27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa Itaroako alderdian

Uharteko Udalak 1998ko irailaren 16an hasiera batez onetsi eta tramitatu zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa Itaroako alderdian. Behin betiko onespena, berriz, 1999ko irailaren 3an eman zion.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta dagokion hirigintzako araudia.

Uharten, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa):

–Proiektua.

–1. planoa: informazioa, indarrean den lurzoruaren sailkapenari buruz.

–2. planoa: informazioa, indarrean den lurzoru urbanizagarriaren kalifikazioari buruz.

–3. planoa: informazioa, indarrean den lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioari buruz.

Dokumentazio grafiko georreferentziatua eskuratzeko:

http://siun.navarra.es/Instrumento.aspx?id=5920

Iragarkiaren kodea: L1900662