27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2019rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Fontellasko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 312/2018 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019. urterako jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udalak jakinarazitako jaiegunak.

Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2019. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.
  • Martxoaren 19a: San Jose.
  • Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.
  • Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
  • Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
  • Irailaren 5a eta 6a: Arrosarioko Andre Mariaren bestak.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
  • Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2019ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak eta abenduaren 2a ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1900634