27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

56/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira zenbait pertsona, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan), merezimendu-lehiaketa baterako deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 14an emandako 1118/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1756/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan) onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena, atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2650/2018 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen burutza batzuk bete gabe gelditu zirela eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena, atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan. Ebazpen hori 2018ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22koan.

Zenbait kalifikazio epaimahairen jarduketak bukaturik, merezimendu-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten izangaien izendapen proposamena igorri dute, eta egiaztatu dute beharkizunak betetzen direla, deialdiaren oinarriekin bat.

Orobat, bidezkoa da burutzak bete gabetzat deklaratzea baldin merezimendu-lehiaketa izangai bakar batek ere gainditu ez badu.

Aurrekoa kontuan harturik, eta deialdiaren 14.3 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da kalifikazio epaimahaiek proposatutako buruak izendatzea, postuak merezimendu-lehiaketa bidez beteta, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua.

Aipatutako 215/1985 Foru Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen duenez, burutza bat betetzeko izendatutakoak ebaluazio prozedura baten menpe egonen dira, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak gauzatuko du prozedura hori. Jardun horren ebaluazioa bi alditan eginen da: buru izendatu zutenetik urtebete igarotzen denean eta izendapenaz geroztik hiru urte betetzen direnean. Izendatuak lehen zituen lanpostua eta destinoa, hala denean, gordetzeko eskubidea izanen du, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kalifikazio epaimahaiek proposatutako pertsonak izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, postuak merezimendu-lehiaketa bidez beteta, I. eranskineko zerrendarekin bat.

2. Zehaztea ezen izendatutako pertsonek ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzen jabetza hartu behar dutela, departamentu bakoitzeko idazkaritza tekniko nagusietan edo langileriaren unitateetan, hamar egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Epe horretan jabetza hartzen ez dutenek, salbu aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte burutza betetzeko.

Egoki diren departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiek edo langileria unitateek jabetzaren berri emanen diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar den denboraz, behar diren idatzoharrak egiteko.

3. II. eranskineko zerrendako burutzak bete gabe gelditu direla deklaratzea, merezimendu-lehiaketako nahitaezko puntuazioa ez gainditzeagatik izangaiek, edo jarduketa planik ez azaltzeagatik ez defendatzeagatik.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Izendapenak

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

Jesús María Oroz Bretón, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ikuskapen Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 6842 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 35616 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

José Carlos Resano Echeverría, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 9771 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Alfonso Lafón Alonso, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 9774 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia.

Irene Taberna Chacartegui, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Toki Entitateekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin Koordinatzeko Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10027 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 3201 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Diego González Martínez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Eraikuntza Ataleko buru, Eskubide Sozialetako Departamentuan, 4549 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Luisa Mayo Gutiérrez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko buru, Eskubide Sozialetako Departamentuan, 5155 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Alejandra de la Fuente Lebantini, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Laguntzen eta Plangintzen Ataleko buru, Eskubide Sozialetako Departamentuan, 9886 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.

Maider Izco Sanz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ikuskapen Ataleko buru, Eskubide Sozialetako Departamentuan, 2748 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Pablo Latorre Beroiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Etxebizitzen Kontrol Juridikorako eta Bitartekotzarako Bulegoko buru, Eskubide Sozialetako Departamentuan, 10026 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa.

María Jesús Pérez Lafuente, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Erregistro eta Langileriaren Bulegoko buru, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoan, 2589 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Carlos Jesús Solano Labat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoko buru, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoan, 10042 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Carmen Moneo Vilda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Prozesuak Koordinatzeko Bulegoko buru, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoan, 10291 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Isabel Fernández Marmiesse, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoko buru, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoan, 10039 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Begoña Urdiain Díaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Tuterako Enplegu Agentziako buru, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoan, 6674 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa.

Miguel Ángel Caballero Lusarreta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Mantentze-lanen Unitateko buru, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoan, 9777 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Estatistika Institutua.

Sandra Eraso Moreno, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ekoizpen Estatistikoaren Ataleko buru, Nafarroako Estatistika Institutuan, 5126 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa.

Ana María Juániz Larrañegui, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Tributu arloko Azterlanen Ataleko buru, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan, 9925 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Ana Cuartero Iturralde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 2. Unitate Administratiboko buru, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan, 6637 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Cristina Arce Urriza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboko buru, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan, 7292 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Blanca Itziar Erro Mendioroz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Gerorapen Bulegoko buru, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan, 1067 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Isabel Nagore Herranz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Ataleko buru, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan, 1044 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO,
BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia.

José Fulgencio Larumbe San Martín, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Administrazioarekiko Auzien Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 17 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

José Francisco Negro Roldán, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Zerga Aferen Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 8054 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Idoya Tajadura Tejada, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Afera Zibilen Bulegoko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 9621 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 00008 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Gregorio Eguilaz Gogorza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 24 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Jesús Balana Asurmendi, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Bigarren Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 5817 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 138 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Administrazio Auzitegiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

María García Unciti, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritza Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 5909 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Jesús Hijosa Pardo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Erregistro eta Izapide Bulegoko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 5910 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

Francisco Sanquirce Delgado, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 4541 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Ana Isabel Resano Pardo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoko Bulegoko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 10059 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 4492 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Francisco Javier Guerrico Goya, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 6645 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO
HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

María Antonia Uriz Ayestarán, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Prentsa Bulegoaren Ataleko buru, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan, 10154 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Asunción Ruesta Ozcoidi, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Navarra.es Atariaren Ataleko buru, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan, 9740 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

Iraida Salaverri Nieto, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko buru, Hezkuntza Departamentuan, 37603 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Ángel Mario Ardanaz Iriarte, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Arte Ikasketen Ataleko buru, Hezkuntza Departamentuan, 39075 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Pilar Encabo Valenciano, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoko buru, Hezkuntza Departamentuan, 38017 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Andrea García Puncel, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ebaluazio Bulegoko buru, Hezkuntza Departamentuan, 39057 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

María Jesús Guembe Suescun, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Prestakuntza Ataleko buru, Osasun Departamentuan, 9974 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Victoria Garisoain Lerendegui, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Prestakuntza Kudeatzeko Bulegoko buru, Osasun Departamentuan, 9803 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Gloria Zazu Piramuelles, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Langileria eta Artxibo Bulegoko buru, Osasun Departamentuan, 10117 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 1704 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

María Paz Ezcurra Barrena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Argitalpen Bulegoko buru, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan, 32490 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Félix Segura Urra, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Ataleko buru, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan, 32991 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Elena López Fernández, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoko buru, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan, 10003 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Mercedes Jover Hernando, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Museoaren Ataleko buru, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan, 7074 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Fernando Larequi Razquin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buru, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan, 7258 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

Javier Jiménez Galindo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoko buru, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, 9669 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Francisco Javier Muro Ugalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Bulegoko buru, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, 10248 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

INGURUMENEKO ETA LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Ignacio Borda Pascal, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoko buru, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, 9759 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

II. ERANSKINA

Bete gabeko burutzak

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa.

Sukalde Unitateko Burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 9778.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

Planeamendu eta Balorazioen Bulegoko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 8455.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

Antolamendu Bulegoko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 33854.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 9975.

Ebaluazio eta Kontu-Emate Ataleko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 9976.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

Museoen Ataleko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 33214.

Iragarkiaren kodea: F1900870