27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

4. poligonoko 960. lurzatiaren Xehetasun Azterketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, Leire eta Javier Arraiz Gilek Erron, 4. poligonoko 960. lurzatian, sustatu duten Xehetasun Azterketa onetsi zuen behin betiko. Helburua da lurzatian aurreikusita dauden etxebizitza mota eta gehieneko lerrokadurak aldatzea, familia bakarreko bi etxebizitza bananduak eraikitzeko.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolakuntzako eta Hirigintzako Foru Legearen Testu Bateratua onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Lege Foru Dekretuaren 74. artikulua garatzen duen 79. artikuluari jarraikiz.

Erroibarren, 2019ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

ERANSKINA

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901032