27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, Hilbeltza bekaren 2019ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 433716.

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Hilbeltza bekaren 2019ko deialdia arautzen duten oinarriak.

Lehena.–Onuradunak.

Eranskinean aipatzen denez, deialdira aurkeztu nahi dutenek idazki narratiboen (eleberria edo ipuinak) proiektu bat aurkeztu beharko dute. Idazkiek euskaraz sortuak izan beharko dute, eta osorik edo zati batean argitaratu gabeak; halaber, ezin izanen dute izan bestelako saririk jasotakoak, ez eta beste testu batetik hartu eta manipulatutakoak ere. Formatu digitalean (PDFa) edo paperean aurkezten ahalko dira.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, Hilbeltza beka proposatzen du, euskarazko nobela beltzak hedatu eta nobela beltza euskaratzeko asmoz.

2019ko deialdian sormena sarituko da.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honi 6.000 euro esleituko zaizkio.

3.000,00 euro, Udalaren 2018tik 2019rako luzatutako aurrekontuko “1-3350-

4890000 Euskara diru-laguntzak” partidaren kontura, eta beste 2.000,00 euro, Txalaparta argitaletxearen kontu.

Lagin irabazleari 3.000 euro emanen zaizkio hasiera batean (2019ko ekainean); Baztango Udalak eginen du ordainketa. Idatzia akitzerakoan, geratzen diren 3.000 euroak Txalaparta argitaletxearen kontu izanen dira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasiko da. Eskaera Baztango Udaleko erregistroan aurkeztu beharko da, 2019ko maiatzaren 10a baino lehen.

Baztanen, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1900380