27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udal Plan Orokorra. Jendaurreko epea berriz irekitzea

Aranguren Ibarreko Udalak, 2019ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen alegazioen txostena onestea, Udal Plan Orokorra idatzi duen lantaldeak prestatua, 2019ko urtarrilaren 11n. Alegazioak baiesten edo ezesten ditu, Hirigintzako Batzordeak 2019ko urtarrilaren 14an erantsitako zehaztapenak dituela, espedientean eta Udaleko iragarki-taulan azaldu bezala.

Horrez gain, erabaki zen berriz ere jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkia jartzea hedadura handiena duten egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

Mutiloan, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1901316