27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Antzingo Udaleko alkate Isaac Corres Lopezek 1/2019 Ebazpena eman du 2019ko urtarrilaren 2an. Hona hemen:

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Javier Azcona Zabalza alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2019ko urtarrilaren 12tik 20ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea, baita Osoko Bilkurari ere, egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.

Antzinen, 2019ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1900635