27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Adiosko alkate udalburuak ebazpena eman du, ezkontza zibilak egiteko eskumenen eskuordetze berezirako; hona hemen testu osorik:

“Alkate udalburuaren dekretua: Eskuordetze berezia.

Espedientea instruitu da Iruñeko Erregistro Zibilean, P. Á. S. F. Z. eta L. C. J. ezkontza zibilaren bidez lotzeko, eta bertan ageri da ezkongaiek adierazi dutela Adiosko Udaleko zinegotzi Pablo Javier Beguiristáin Muruzabalen aurrean nahi dutela eman baietza.

Espedientearen xedeko ezkontza egitearen aldeko autoa irmoa delarik; aurreko guztia ikusirik, eta Kode Zibilaren 57. artikuluan eta Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat,

XEDATZEN DUT:

1. Ezkontzarako eguna finkatzea, 2019ko urtarrilaren hogeita seirako, hamabietan, Herriko Etxeko ekitaldi aretoan.

2. Pablo Javier Beguiristáin Muruzábal izendatzea, bera izan dadin ezkongaiek baietza ematean aurrean izanen duten agintaria, eta, horretarako, espediente horretarako eskuordetze berezia egitea.

3. Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargu hori onartzen duela adieraz dezan, edo, bestela, horri uko egiten diola adieraz dezan idatziz, Alkatetza honen aurrean.

4. Eskuordetze horren iragarkia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan.

5. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6. Izendapena xedapen honen dataren biharamunean gauzatuko da.

Alkate udalburuak agindu du, jarduneko idazkaria naizen honen aitzinean, eta nik fedea eman.”

Adiosen, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1900602