2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen kopurua handitzea
Alkatetzaren 189/2019 zenbakiko ebazpenaren bidez, lanpostu kopurua handitu da, hiru udaltzain lanpostu betetzeko deialdian; honako lau lanpostu hauek gehitu dira: 0506C00216 - 0506C00239 - 0506C00242 - 0506C00254.
Lanpostuok txanda hauetan banatuko dira:
a) Txanda irekian, kode hauek dituzten lanpostuak: 0506C00227 - 0506C00216 - 0506C00242.
b) Igoera txandan, Nafarroako Administrazio Publikoko langileentzat, kode hauek dituzten lanpostuak: 0506C00229 - 0506C00231 - 0506C00239 - 0506C00254.
Hori guztia, 2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9koan, argitaratu deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzetan.
Tuteran, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1901345