2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Indize zuzentzaile berriak onartzea
2019ko urtarrilaren 29an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 52/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:
“2019ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedeaz, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. Ekitaldi bakoitzean aplikatzen diren koefizienteak urriko hilabetean dauden katastroko balioak kontuan hartuz onartzen dira. Horregatik, Ordenantzak ondokoa aurreikusten du: ‘2019ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan’.
209 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko urriaren 29an, 51/2018 Ebazpena kaleratu zen, urriaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-Ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Txulapaingo balorazio-txostena onesten duena.
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.
Horren guztiaren arabera,
EBATZI DUT:
1. 2019ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoak zaizkion indize zuzentzaile berriak onartzea Txulapaingo udalerrian:
–Aldatuko den indizea: 1,21.
–Indize berria: 0,74.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
3. Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateari jakinaraztea.”
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 29an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.
Iragarkiaren kodea: L1901369