26. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2018ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Hirugarren kapituluko 13. artikuluari (“Seinaleztapena”) bi apartatu berri gehitzea, beste aldaketa batzuen artean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Herriko Etxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta komenigarritzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1901318