2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Akats zuzenketa, herri-ondasunak okupatzeko iragarkian
Akatsa atzeman da 2019ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7koan, argitaratutako “Cabanillas II haize-parketik energia ateratzeko 66 kV-eko goi tentsioko linea” proiekturako herri-lurra okupatzeko baimena emateko jendaurreko iragarkian. Hona hemen zuzenketa:
Honela dioen tokian: “2018ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran”.
Honelaxe behar du: “2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran”.
Eta honela dioen tokian:
POLIGONOA | LURZATIA | LURGAINEKO AZALERA (m²) | OKUPAZIOA (m²) | EUSKARRI ZENBAKIA |
10 | 119 | 4.615,53 | (2,70 +3,73) 6,43 | 8 eta 9 |
10 | 127 | 282,09 | 3,54 | 10 |
Honelaxe behar du:
POLIGONOA | LURZATIA | LURGAINEKO AZALERA | OKUPAZIOA (m²) | EUSKARRI ZENBAKIA |
10 | 119 | 4.615,53 | (2,70 + 3,73 + 3,54) 9,97 | 8, 9 eta 10 |
10 | 127 | 282,09 | | |
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2019ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1900756