26. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko Eremuak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, besteak beste erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik espedientean jasotako agiriak, eta kontuan hartuta aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan xedatutakoa, honako hau erabaki da:

1. Aparkatzeko toki gorriak arautzen dituen ordutegia aldatzea, lanegunetarako ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara ezarrita, eta, larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Aipatu egun eta ordutegiez kanpo, bai eta jaiegunetan ere, aparkatzeko toki berdeak izanen dira, aparkatzeko toki bakoitza non kokatuta egon eta sektore horretako bizilagunek soilik erabiltzekoak. Arau berri honetatik salbuetsita daude tren-geltokiko eta Hezkuntzako aparkalekuko eremu gorriak, bertan oraingo baldintza berberak mantenduko direlarik.

2. Lurgaineko aparkatzea aldatzea, txandaka aparkatzeko tokiak prestatuz (77 toki gorri) honako kale hauetan, jarraian aipatzen diren ordutegietan eta eransten den planoarekin bat: Urdazubiko Monasterioaren kalean, Pío XII.aren etorbidean, Errioxa eta Iturrama kaleetan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta, larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Aparkatze-denbora ezinen da 120 minututik gorakoa izan. Eguneko gainerako orduetan –aipatu ordutegiez kanpo–, bai eta jaiegunetan ere, aparkatzeko toki berdeak izanen dira, aparkatzeko toki bakoitza non kokatuta egon eta sektore horretako bizilagunek soilik erabiltzekoak.

3. Aipatu ordenantzaren 1. eranskina (planoa) aldatzea, erabaki honen 1. eta 2. puntuetan deskribatzen direnen aldaketekin bat.

Aldaketa honek 2019ko otsailaren 11tik aitzina hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 29an.–Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorraren Idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

1. ERANSKINA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901294