26. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 74.460,45 euro.

Gastuak, guztira: 74.460,45 euro.

FINANTZIAZIOA:

Sarrerak:

7. kapitulua: 41.628,74 euro.

8. kapitulua: 32.831,71 euro.

Finantziazioa, guztira: 74.460,45 euro.

Lesakan, 2019ko ilbeltzaren 29an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1901287