26. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak 2019ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lakuntzako Udalak sustaturiko xehetasun-azterketa Lakuntzako Udal Plan Orokorraren UAU 3.2. unitatearen eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bat egina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lakuntzan, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1901265