2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2019ko urtarrilaren 29an egindako bilkuran:
1. Hasiera batez onestea 2019 urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hau betearazteko oinarriak.
2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendeaurreko epea bukatutakoan.
Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.
Goizuetan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1901324