2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Herri-lurzatiei, larreei eta herri-lurren eta Udalaren lurren errentamendu guztiei dagozkien kuotak 2019ko ekitaldiko lehen seihilekoan. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2019ko lehen seihilekoari dagokionez, herri-lurzatien, larreen eta herri-lurren eta Udalaren lurren errentamendu guztiak borondatez ordaintzeko epea 2019ko martxoaren 15ean bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2019ko otsailaren 15ean.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.
Iragarkiaren kodea: L1901319