2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztan aztergai duten ikasketa akaberako lan edo proiektuentzako diru-laguntza, 2019
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identif.): 436584.
Baztango Udalak, 2019ko urtarrilaren 11n egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zituen 2019an Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntzaren oinarriak.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
–Baztango udalerrian errolda izatea edo eta beste udalerri batean koiunturalki erroldatua egon baina horren arrazoia kanpoan ikasketak burutzea dela justifikatzea, baldin eta aurreko errolda Baztanen izan bada.
–2018-2019 ikasturtean azkeneko kurtsoan matrikulaturik egotea.
–Baztango Udalarekin zorrik ez izatea.
Bigarrena.–Xedea.
Baztango Udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntza proposatzen du. Master akaberako lanak ere onartzen dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Aitzineko ataletan heldu diren baldintzak betetzen dituzten eta beren burua deialdirat aurkeztu nahi duten ikasleek, Eranskinean heldu den bezala, eskaria egin beharko dute hilabeteko epean deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina Baztango udaleko erregistroan.
Baztanen, 2019ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo.
Iragarkiaren kodea: L1901229