26. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2019rako zerga-tasak eta tasak

Atezko Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanda, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2019. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, bai eta onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: portzentajerik txikienak, legeari jarraikiz, tasari eta karga-tasari dagokienez.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga, gutxienekoa.

Tasak:

–Hirigintzako lizentziak tramitatzea: 30 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak tramitatzeko.

Ordenantza, Ur hornidura eta hustuketaren tasa arautzen duena.

5. artikulua. Tarifak.

1. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik izanen dira:

a) Kuota aldakorra - Kontsumoa:

1. tarifa

Etxeko erabilera eta hari lotutakoak. Etxebizitza eta ekipamenduetarako beste eraikin batzuk sartzen dira, baita Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ofizialki aitortuak, erabilera kolektiboko kirol instalazio publikoak eta parke-lorategi publikoak ere

0,40 euro/m³

2. tarifa

Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan industria, merkataritza, zerbitzuak eta bulegoak sartzen dira. Halaber, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak sartzen dira, ureztaketakoa izan ezik

0,35 euro/m³

3. tarifa

Aisialdirako erabilera: baratzeetan, finketan eta kirol instalazio partikularretan (igerilekuak); eta ureztaketako erabilera (kanpo geldituko da saneamendu kanona kobratzea)

0,60 euro/m³

4. tarifa

Abeltzaintzako erabilera: nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak

0,35 euro/m³

5. tarifa

Erabilera konbinatuak:

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jardueraren egoitza eta ohiko bizilekua)

Lehenbiziko 130 m³-ak, seihilekoan

0,40 euro/m³

Hortik goitiko kontsumoa, seihilekoan

0,60 euro/m³

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa eta/edo kirol instalazio partikularreko erabilera (berdegunea, baratzea eta/edo igerilekua dituen ohiko bizilekua)

Lehenbiziko 100 m³-ak, seihilekoan (4 kide bitarteko familiak)

0,40 euro/m³

Lehenbiziko 100 m³-ak, seihilekoan (4 kide baino gehiagoko familiak)

0,40 euro/m³

Hortik goitiko kontsumoa, seihilekoan

0,80 euro/m³

5. tarifa, erabilera konbinatuen gainekoa, nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, den bezalakoa izateagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, ezarritako aukeren erabilera konbinatua egiten ahal bada bertan. Subjektu pasiboak ezin du banakako kontagailurik jarri egiten ahal den erabilera bakoitzean.

Aldi berean, 5.1 eta 5.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak izan ditzakeen etxebizitzari, hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa aplikatuko zaio eta, zalantza izanez gero, 5.2 tarifa.

Udalak behar diren frogapenak egiten ahalko ditu aldiro, erabiltzaile bakoitzari dagokion tarifa mota esleitzeko.

b) Kuota finkoa - Eskuragarritasuna.

Hornidura eta saneamendu zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentzeagatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

  • 25 mm-koa: 50 euro/urtea.
  • 30 mm-koa: 75 euro/urtea.
  • 40 mm-koa 85 euro/urtea.
  • 50 mm-koa: 600 euro.
  • 65 mm-koa: 750 euro.
  • 80 mm-koa: 900 euro.
  • 100 mm-koa: 1.200 euro.

c) Saneamendu kuota.

NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Honako alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

–Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, dagokion kanona igorriko da, NILSA enpresak ur kontsumoari dagokionez zehaztutako parametroen arabera.

–Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

–Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

d) Hargune edo lotune berria paratzeko tasa.

Hargunearen kanona ezartzen da kalibre eta erabileraren arabera:

  • 25 mm-koa: 300 euro.
  • 30 mm-koa: 350 euro.
  • 40 mm-koa 450 euro.
  • 50 mm-koa: 550 euro.
  • 65 mm-koa: 650 euro.
  • 80 mm-koa: 750 euro.
  • 100 mm-koa: 950 euro.

2. Etxeetarako, baratzeetarako eta lorategietarako harguneek 25 mm-ko kalibrea izanen dute, gehienez ere.

3. 5. artikulu honetan azaldutakoari dagokion fakturazioa bi ordainagiritan kobratuko da urtero, lehentasunez ekainean eta abenduan.

4. Zenbateko horiei erregelamenduz xedatutako BEZa aplikatuko zaie.

5. Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Kontsumoaren gaineko 1.a) puntuan (ordenantza honek arautzen baitu) aurreikusitako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea %10 murriztuko da orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin biziz gero, bien guztirako diru-sarrerak batuta.

Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba desgaituak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko zaie aipatu muga ekonomikoei, mendeko pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratzen badituzte. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskaera.

–Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

–Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

Atezko Udalak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

6. Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur-ihesa badela, kontagailuak erregistratu duena, eta interesdunaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

–Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

–Ur-ihesa 100 m³-tik gorakoa bada, kontsumitutako %50 tarifatuko da (batez besteko kontsumoa zehaztuz, azken bi urteetako ordainagirietako kontsumoan oinarrituz).

Saneamendu kuota ez da kobratuko 100 m³-tik gorako ur-ihesetan.

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota.

Likidatu beharreko kuota, bai ur hornidurari dagokionez bai saneamenduari nahiz ura husteari dagokienez, aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Ingurumeneko txostenak egiteko, jarduera sailkaturako eta irekitzeko lizentzia eskuratzeko, hirigintzako txostenak egiteko eta obra lizentziak tramitatzeko tasak.

–Jarduera sailkatuaren espedienteak: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen eta iragarkien kostua.

–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen kostua.

–Obra lizentzien tramitazioa:

Obra gauzatzeko aurrekontua:

  • 5.000 >: 50 euro.
  • 5.000 < 15.000 euro: 70,00 euro.
  • 15.000 < 30.000: 140,00 euro.
  • 30.000 < 60.000: 210,00 euro.
  • 60.000 < 150.000: 280,00 euro.
  • 150.000 < 300.000: 350,00 euro.
  • 300.000 < 600.000: 420,00 euro.

Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 30 euro txosten idatzirako edo kontsultarako emandako ordu erdiko.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

1.–Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,20 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

–Konpultsatu beharreko agirien lehenengo orria: 2,00 euro.

–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak:

–Ale bakoitza: 3,00 euro.

d) Katastroko orriak.

–Ale bakoitza: 1,00 euro.

2.–Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

–Finken hirigintza egoera egiaztatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro, ziurtagiri bakoitzeko.

–EJZko alta eta bajen tramitazioa: 3,00 euro.

Jendea salbuetsirik egonen da ziurtagiriak luzatzeko tasak ordaintzetik, ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3.–Arma txartelen tramitazioa.

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4.–Ahalmenak askiestea.

–Askieste bakoitza: 6,25 euro.

5.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.

6.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

–Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 25,00 euro.

7.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea.

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

Erabaki hau indarrean sartuko da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-oholean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Eritze Atetzen, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1815848