26. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

17/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituena. Deialdia Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 ebazpenaren bidez onetsi zen.

Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12koan.

Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 70/2015 Ebazpenaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 18ko 37E/2015 Foru Aginduak ezartzen duena betez, deialdiaren 3.1.b) oinarria aldatu da (abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia), eta parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berri bat ireki da.

Martxoaren 13ko 70/2015 Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoak jarri ziren. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 4ko 190E/2015 Foru Aginduaren bidez, errekurtso horiek baietsi ziren, eta erabaki zen parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berrian (70/2015 Ebazpenaren bitartez irekia) soilik honako interesdunak onartu behar zirela: Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian eskatutako gainerako baldintzak 2015eko otsailaren 11ko datan beteak izanik, “35 urte bete gabe izatea” zioen baldintza betetzeagatik beren eskaera hasieran finkatutako epeetan aurkezterik izan ez zutenak. Era berean, erabaki zen onartuak izateko baldintzak beteta eskabidea hasieran finkatutako epeetan aurkeztu ez zutenen eskaerak, ordea, baztertu behar zirela. Halaber, erabaki zen aurkeztutako izangai guztien parte hartzeko baldintzak 2015eko otsailaren 11ko datarekin baloratu behar zirela.

Barneko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 284/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta interesdunei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien erreklamazioak egiteko eta, hala bazegokion, egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, epaimahai kalifikatzailearen osaera aldatu zen.

Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea iraganda, ez da halakorik aurkeztu; hori dela eta, deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Halaber, 7.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da lehen ariketa (proba teorikoa) egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztea. 2019ko otsailaren 22an izango da, 10:00etan, Altsasuko udal liburutegian, Frontoiaren zeharkaldia 5.

Beste alde batetik, aldaketa bat proposatu da kalifikazio epaimahaiaren osaeran, eta bidezkoa da aldaketa egitea.

Azkenik, beharrezkoa da aipatzea 7.4.1.a) oinarrian bildutako proba teorikoa deialdia argitaratu zen unean (Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2015eko urtarrilaren 12koa) indarrean zegoen legeen arabera eginen dela.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskin gisa gehitzen dena, onestea. Deialdia Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Finkatzea lehen proba egiteko eguna eta tokia: 2019ko otsailaren 22an izango da, 10:00etan, Altsasuko udal liburutegian, Frontoiaren zeharkaldia 5.

3. Deialdiaren 6.1. oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Honako kide hauek izanen ditu:

–Epaimahaiburua: Antonio García Malumbres jauna, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezkoa: Torcuato Muñoz Serrano jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua.

–Epaimahaikidea: Xabier Martínez Urroz jauna, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: Sandra Irazábal Notivoli, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko lehen agentea.

–Epaimahaikidea: Pedro Luis Aranguren Solsona jauna, Nafarroako Foruzaingoaren, Altsasuko Foruzain Etxeko burua.

–Ordezkoa: Manuel Morillo Sánchez jauna, Nafarroako Foruzaingoaren Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeko burua.

–Epaimahaikidea: Josefa Marquínez Aracama andrea, Altsasuko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezkoa: María Victoria Mesanza Zufiaurre-De Ocio andrea, Altsasuko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Isaak Valencia Alzueta, Altsasuko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Silvia Gonzalo Etxarri andrea, Etxarri Aranazko Udaleko idazkaria.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren webguneko deialdiaren fitxan argitara dadila agintzea, eta kalifikazio epaimahaikideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Txanda irekia:

Onartuak:

AZCONA FUENTE, JON

AZPILICUETA ALONSO, FERMÍN JOSÉ

MARTINICORENA SATRÚSTEGUI, IBAN

ROZAS OSINAGA, IKER

SANZ JIMÉNEZ, MIKEL

SANZ TIRAPU, AINHOA

SATRÚSTEGUI PLANO, IMANOL

Baztertuak:

Eskabidea eskabideak aurkezteko lehen epetik kanpo aurkezteagatik.

ARETA CALVO, FERMÍN

ARMENDÁRIZ PLATÓN, MIKEL

HARANA GONZALEZ, MIGUEL

HUARTE RUIZ, IÑAKI

SALVADOR IÑARRA, IÑIGO

Eskabidea eskabideak aurkezteko lehen epetik kanpo aurkezteagatik eta tasa ordaindu duela ez frogatzeagatik.

PASCAL MUGUETA, IÑIGO

Euskarazko B2 titulua ez aurkezteagatik, eta tasa ordaindu duela ez frogatzeagatik.

LAFUENTE DE LATORRE, MIKEL

Euskarazko B2 titulua ez aurkezteagatik.

MORENO GARCÍA, MANUEL

NAVARRETE RAMOS, FRANCISCO JAVIER

PARDO LÓPEZ, GORKA

Igoera txanda:

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1901272