26. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

1/2019 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena.

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna sortzea xedatu zen, erakunde autonomo gisa.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatzeko ardura duen antolakunde administratiboa da, eta eginkizun horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura aritzen da. Tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egitea dagokio, bai eta haien gaineko arauak zorrotz eta modu orokorrean betetzen direla bermatzea ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko arauak abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuan jasota daude, zeina otsailaren 24ko 9/2016 Foru Dekretuaren bidez eta urtarrilaren 18ko 6/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Une horretatik aitzina, agerian gelditu da egiturazko hainbat aldaketa egin beharrak direla, tributuen kontrola, zentzu orokorrean ulerturik, sustatzeko helburua egokiago lortzeko.

Aldaketa honen helburua da Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak sustatzea, antolamenduaren osotasunean bere txertaketa ordenatzea eta xedeak lortzeko eraginkortasuna hobetzea.

Informazioaren kudeaketa oinarrizkoa da edozein antolamendutan, zer esanik ez, dituen helburuak dituela, Nafarroako Zerga Ogasunean. Orain arte, zergari buruzko datu-baseak hornitzen dituzten datu gehienak Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira; hala ere, datu hauen ustiaketa zatika egiten da, organismo autonomoaren hainbat unitatetako egoitzetan.

Proposatzen den aldaketarekin aipatu zerbitzuaren zeharkakotasuna baliatu nahi da, halako moldez non zerbitzua izan behar baita zerga guztiak kudeatzen dituzten atalek aplikatu behar dituzten kontrolen ezarpena gidatuko duena. Honela eraginkortasuna handiagoa izango dela eta zerga-kontrolerako lanek ikuspegi orokorragoa edukiko dutela uste da. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak protagonismo handiagoa hartzeak ez du esan nahi atal kudeatzaileen arteko koordinazio egokia alde batera uzten denik, atal hauek baitira administrazioaren baliabideak praktikan erabiltzen dituztenak.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuan eta bere ataletan sartzen diren aldaketek beharrezkoa egiten dute, halaber, erakunde autonomoaren beste hainbat zerbitzu eta ataletan ere zenbait eginkizun egokitu behar izatea. Aldaketak oso txikiak badira ere, arau-teknikaren arrazoiak direla medio, egokia ikusi da ukitutako artikulu guztiak oso-osorik erreproduzitzea.

Beste alde batetik, aldaketa baliatu nahi da Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren zenbait eginkizun zehatzago adierazteko, batez ere erakundearen web-orriaren mantentze-lanei dagozkienak; halaber, Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak ere zehatzago adierazi nahi dira, batez ere informazio publikoa eskuratzeko auziari dagokionez.

Azkenik, aldaketa honek kontuan hartzen du esaterako Hondakinak Hondakindegian Ezabatzearen eta Erraustearen gaineko Zerga bezalako zerga berriek egitura organikoan daukaten eragina, edo Saltegi Handien gaineko Zerga bezalako beste zerga batzuk berreskuratzeak daukana.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 16ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren estatutuak aldatzea.

Ondoren zerrendatzen diren Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren estatutuen artikuluak, beren osotasunean, honela geratuko dira idatzita:

“18.bis artikulua. Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

Tributu arloko Azterlanen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen arloko neurriek diru-bilketaren gainean izanen duten eragina ebaluatzeko behar diren analisi eta simulazioak egitea.

–Tributu arloko txosten eta estatistikak prestatzea.

–Foru Komunitatearen Administrazioaren eta bere erakunde publikoen informazio publikoari buruzko ardura daukaten unitateen eginkizunak betetzea, Nafarroako Zerga Ogasunaren unitateekin lankidetzan.

–Gastu fiskalak aztertzea eta arrazionalizatzeko proposamenak egitea.

–Zerga bidezko diru-sarrerei buruzko aurreikuspenak eta estatistikak prestatzen laguntzea eta parte hartzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren urteko memoria prestatzen laguntzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“23. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

–Tributuetarako eragina duen informazioa lortu, mantendu, ustiatu eta zabaltzeko modua planifikatu, koordinatu eta betetzea.

–Aurkeztutako aitorpenen azterketa eta egiaztapena egiteko ezarri beharreko kontrolak diseinatzea eta ezartzea, zerga bakoitzaren eskumena duen zerbitzuarekin lankidetzan.

–Zergapekoen erroldak arautuko dituzten baldintzak definitzea, zergen kudeaketa egiten duten zerbitzuekin lankidetzan.

–Zerga Ogasunaren modernizazioa bultzatzea dauden prozedura eta tresnak hobetuz eta berriak diseinatuz, aukeratuz eta ezarriz, zerga betebeharrak errazagoak izan daitezen, denek bete ditzaten errazteko eta ondorengo kontrola ere errazagoa izan dadin lortzeko.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateak bultzatzea eta zuzentzea kalitatea etengabe hobetzeko eta kudeatzeko teknikak bereganatzeko eta informazioaren eta komunikazioen teknologien erabilera efizientea lortzeko, eta erabiltzaileen artean zabalkundea egitea eta aholkularitza ematea aplikazio, prozesu eta tresna informatiko desberdinen erabilerari eta eginkizunei buruz.

–Datuak babesteko xedapenak Nafarroako Zerga Ogasunean betetzen direla begiratzea.

–Zergari buruzko edukiak dituzten itunak eta hitzarmenak beste entitate eta organismoekin abian jar daitezela bultzatzea, eta halako tresnek behar dituzten barne-zabalkundeko eta erregistro administratiboko tramiteak eta gainerako jarduerak egitea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren artxibo administratibo eta informatikoak kudeatzea.

–Datuak uzteko eskaeren tramitazioa, ez bada eskaera horien tramitazioa berariaz beste zerbitzu batzuei esleituta dagoela.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak bere gain uzten dituen gainerako eginkizunak.”

“26. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

Informazio Sistemen Analisirako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergaren arloan garrantzia duen informazioa atzeman, tratatu eta ustiatzea.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea, zerga bakoitzean eskumena duen zerbitzuekin lankidetzan.

–Zergapekoen erroldak arautuko dituzten baldintzak definitzea, zergen kudeaketa egiten duten zerbitzuekin lankidetzan.

–Datu-baseetako informazioaren koherentziaren azterketa.

–Jarduera ekonomikoei buruzko azterlanak, analisia, indizeak eta moduluak prestatzea.

–Tributuen arloko aitorpenak egiteko programak diseinatzen eta garatzen parte hartzea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, aipatutakoekin loturik badago edo haien ondoriozkoa bada.”

“27. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergadunen fitxategi nagusia mantentzea.

–Tributuen arloko informazio guztia eta horrekin lotura duten dokumentuak jaso eta sistemetan kargatzea.

–Aurkeztutako aitorpenekin lotura duten pertsona eta entitate guztiak identifikatu eta baliozkotzea.

–Aitorpen eta eredu informatiboen gaineko kudeatze eta mantentze lanak.

–Informazio trukaketa bulkatzea eta koordinatzea bestelako administrazioekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo eta unitateekin.

–Bere eginkizunetako eremuari dagozkion datuak emateko eskaerak tramitatzea.

–Gainerako unitateek eskatzen duten informazioaz arduratzea.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko artxiboa kudeatu eta zaintzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, aipatutakoekin loturik badago edo haien ondoriozkoa bada.”

“28. artikulua. Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalaren eginkizunak.

Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Tributuen kudeaketa hobetzen laguntzeagatik interes berezia duten proiektu informatikoak hautatzeko edo sustatzeko irizpideak zehaztea eta haien gaineko dokumentazioa egitea.

–Azterketa funtzionala, kudeaketaren jarraipen xehakatua eta funtzionamendu zuzenaren balioeztatzea egitea, egungo aplikazio informatikoen gainean eta abiatu beharreko proiektu berrien gainean, bere kabuz erabakita nahiz erakundeko beste unitate batzuen ekimenez izan.

–Aldizkako eta maizko komunikazioa sustatzea Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitateekin, bere eginkizunei loturiko proiektu informatikoen gainean.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateei laguntza ematea kalitatea etengabe hobetzeko eta kudeatzeko teknikak bereganatzean eta informazioaren eta komunikazioen teknologien erabilera efizientean.

–Zergadunen datuen babesari buruzko indarreko arauak betetzen direla ziurtatu eta zaintzea, eta gai honi dagokionez, beharrezkoa den laguntza ematea gainerako unitate eskumendunei.

–Irizpideak prestatzea eta zabaltzea datuak lagatzeko arloan.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren Segurtasun Plana idatzi eta proposamena egitea.

–Erakunde autonomoaren sistema eta aplikazio eragileen erabiltzaileek ikus dezaketen informazioa administratu, baimendu eta kontrolatzea.

–Auditoriak egitea informazioaren segurtasunaren arloan.

–Sortzen ari diren teknologia eta zerbitzuak identifikatu eta onestea, tributu arloan aplikatu ahal izateko.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko Jakintza Kudeatzeko Sisteman edukiak bildu eta mantentzea sustatzea.

–Bere eginkizunetako eremuari dagozkion datuak emateko eskaerak tramitatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, aipatutakoekin loturik badago edo haien ondoriozkoa bada.”

“29. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak, zerga horiei dagokienez, eginkizun izanen hauek ditu:

–Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

–Errentaren kanpaina zuzendu, antolatu eta koordinatzea, kanpainari buruzko berariazko publizitatea diseinatzen laguntzea barne, bai eta hautagaien hautapena, sorrera eta proposamenen igorpena egiteko lanena ere, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioari buruz.

–Behar diren lanen zuzendaritza, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioen proposamenak sortzeko eta igortzeko.

–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondasunaren gaineko Zergaren aitorpenen prestaketan, berrestean eta likidazioan aplikatu beharreko irizpideak hartzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren laguntzarekin.

–Zerga arloko kontsultak eta zerga onurak aztertu eta ebaztea, elkarlanean Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin.

–Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinatuta.

–Tributuen eta konturako sarreren behin-behineko likidazioak egitea, legez aplikatzen ahal diren berandutza-interesak eta errekarguak barne.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako inpugnazioen eta administrazio errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita atxikipenen edo konturako sarreren egintzena ere.

–Zergapekoen erroldak gordetzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako aurkaratzeei buruzko epaileen ebazpenak eta erabakiak tramitatzea.

–Eskatzen zaizkion azterlanak eta proposamenak egitea.

–Bikote iraunkorren erregistro fiskalaren kudeaketa osoa, gai horrek ukitzen dituen gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzen eta betarazten laguntzea.

–Zerbitzuaren urteko memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin lotura izanik, Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“31. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak egin, egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren lankidetzarekin.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzeko.

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Behar diren lanak egitea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioen proposamenak sortzeko eta igortzeko.

–Atalak agindutako egintzen aurka jartzen diren inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenekoak diren gaiei buruzko ebazpen judizialen eta erabakien tramitazioa.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“33. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Zerga Kudeaketa Zerbitzuak ondoko eginkizunak izanen ditu bere esparruko tributu guztiei dagokienez:

–Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

–Tributuak egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta hartzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, ziurtagiriak eskatzea eta ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, baita kasuan kasuko berandutza korrituak ezartzea ere.

–Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita autolikidazioen eta atxikipenen edo konturako sarreren aurkaratzeena ere; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

–Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako aurkaratzeei buruzko epaileen ebazpenak eta erabakiak tramitatzea.

–Aplikatzekoak diren errekarguen likidazioa, berariaz administrazioaren beste organo batzuen esku ez badago.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Enpresa handiei dagokienez, aipatu direnez gainera, eginkizun berak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Ondarearen gaineko Zergari dagokienez, araudiaren irizpide interpretatzaileak prestatu eta hartzea izan ezik.

–Enpresa handien arloan beste zerga administrazio batzuekin izaten diren harremanen koordinazioa, erakundeko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzen eta betearazten parte hartzea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuarekin elkarlanean. Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak bere gain uzten dituen gainerako eginkizunak.”

“34. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren egitura.

Zerga Kudeaketa Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Enpresa Handien Atala.

b) Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atala.

c) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atala.

d) BEZaren Itzulketaren Atala.

e) Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atala.”

“35. artikulua. Enpresa Handien Atalaren eginkizunak.

Enpresa Handien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Enpresa handien zentsua osatu eta mantentzea. Enpresa handien zentsua osatuko dute Hitzarmen Ekonomikoaren arabera zergak zenbait zerga administraziotan ordaindu behar dituzten zergadunek, betiere lurralde bakoitzean egindako eragiketa kopuruaren arabera, sozietateen gaineko zergan finkapen fiskalaren araubide berezia dela-eta, aseguru sarien gaineko zerga edo kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga direla-eta, edo balio erantsiaren gaineko zergan entitate taldeen araubide berezia dela-eta. Orobat, osatuko dute enpresak sustatzeko sozietateek eta aurreko urte naturalean 9.000.000 eurotik gorako fakturazioa izan dutenek, Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen 19/1992 Foru Legean agertzen diren irizpideen arabera zehaztuta. Arrazoi bereziak direla medio, beste zenbait enpresa ere sar daitezke zentsu horretan, nahiz eta baldintza orokorrak ez bete, enpresa handien artean sailkatu behar direla uste baldin bada.”

–Zerga arloko laguntza eta informazioa ematea enpresa handiei, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzeko.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalari, Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalari, BEZaren Itzulketen Atalari, eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atalari enpresa handien arloan esleitutako eginkizunak garatzea, atal horiekin koordinaturik.

–Enpresa handiei dagozkien informazio-aitorpenen kudeaketa.

–Enpresa handiek zerga aldetik dituzten betebeharrak nola betetzen dituzten kontrolatzea.

–Enpresa handiei buruzko zerga arloko harremanen eta informazioaren koordinazioa.

–Hitzarmen Ekonomikoa enpresa handietan nola aplikatzen den jarraitzea.

–Txosten eta proposamenak egitea eta enpresa handiek zerga aldetik duten egoeraren bilakaerari buruzko azterlan eta proiekzioak egitea, baita beren betebehar fiskalen zenbatekoari eta aurreikus daitekeen betetze mailari buruz ere.

–Enpresak berrantolatzeko operazioekin erlazionatutako gaiei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebaztea, enpresa handien zentsuan dagoen pertsona bat edo entitate bat, gutxienez, ukituta gelditzen denean.

–Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaritzak edo Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak agintzen dizkionak.

“36. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atala.

Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzeko.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurka jartzen diren inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenekoak diren gaiei buruzko ebazpen judizialen eta erabakien tramitazioa.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“37. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalak eginkizun hauek ditu tributu honi dagokionez:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, BEZaren Itzulketen Atalari manatu zaizkionak kenduta, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzeko.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurka jartzen diren inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenekoak diren gaiei buruzko ebazpen judizialen eta erabakien tramitazioa.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“38. artikulua. BEZaren Itzulketaren Atalaren eginkizunak.

BEZaren Itzulketaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Itzulketa eskaera duten aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko errekerimendua eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzeko.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Atalak agindutako egintzen aurka jartzen diren inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenekoak diren gaiei buruzko ebazpen judizialen eta erabakien tramitazioa.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“39. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak hainbat eginkizun ditu ondoren aipatzen diren zerga hauei dagokienez: Zerga Bereziak, Aseguru Sarien gaineko Zerga, Jokoaren Jarduerarekin Ikusteko duten Tributuak, Argindarra Sortzearen Balioaren gaineko Zerga, Energia Nukleoelektrikoa Sortzearen ondoriozko Hondakin Erradiaktiboak eta Erregai Nuklear Gastatua Sortzearen gaineko Zerga, Erregai Nuklear Gastatua eta Hondakin Erradiaktiboak Instalazio Zentralizatuetan Biltegiratzearen gaineko Zerga, Berotegi-efektuko Gas Fluordunen gaineko Zerga, Hondakinak Hondakindegian Ezabatzearen eta Erraustearen gaineko Zerga, Meategien Azaleraren Kanona eta kudeaketa esleiturik dituen beste tributuak. Eginkizunak honako hauek dira:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzeko.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurka jartzen diren inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenekoak diren gaiei buruzko ebazpen judizialak eta erabakiak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Fabrikazioko zerga berezien kontu-hartzailetza, kudeaketa hutsa edo egiaztapen laburtua denean.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“48. artikulua. Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuaren eginkizunak.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Lur-ondasunen Erregistroa zaintzeko Nafarroako Zerga Ogasunari dagozkion jarduerak garatzea, bereziki, oinarrizko datuak ikuskatu eta eguneratzea eta funtzio publikoak ongi garatzeko behar diren datu osagarriak biltzea.

–Lur-ondasunen Erregistroaren oinarrizko datuen aldaketak Udalei jakinaraztea, bereziki, erregistro administratibo hori eta katastroak zaintzeko behar diren argibideak haiei ematea.

–Ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea, bereziki, Nafarroa osoan koordinatzea, Batzorde Mistoak balorazio ponentzien edukia finkatzen parte hartzea, balorazio ponentziak onestea eta karakterizatu eta baloratzeko orotariko xedapenen proiektuak prestatzea.

–Lur-ondasunen Erregistroko informazioa eskuratu, eman, erabili eta ziurtatzeari dagozkion jarduketak egitea.

–Lurralde Aberastasuneko Artxibo Historikoa zaintzea.

–Balorazio Txostenen Erregistroko kontserbazio, mantentze, gordetze eta publizitate lanak.

–Ondasun higiezinen balio eta prezioak bildu eta aztertzea, baloratzeko irizpideak ezartzea eta zenbatesten diren balioen finkapena eta zabalkundea egitea.

–Nafarroan kokaturiko ondasun higiezinen balioak modu sistematikoan eskuratzeko prozedurak aztertzea eta proposatzea, Nafarroako Zerga Ogasuna berezko dituen eginkizunetan ari dadin.

–Egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko ondasun higiezinak eta ondasun higiezinak baloratu beharra daukaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketak baloratzeko irizpenak egitea.

–Txostenak prestatzea Nafarroan kokaturiko ondasun higiezinen balioen kariaz aurkezten diren errekurtsoen gainean.

–Higiezinen gainean Lur-ondasunen Erregistroan jasota dauden datuak eta beste erregistro edo erakundeetan, bereziki Jabetza Erregistroan jasota daudenekin koordinatzeko eginkizunetan aritzea.

–Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiari laguntzea, sostengu administratibo gisa.

–Lur-ondasunen Erregistroa eta Nafarroako katastroak arautzen dituen araudian aurreikusitako zehapen-espedienteak instruitzea.

–Zerbitzuari dagozkion helburuak, jarduera adierazleak eta emaitzen ebaluazioa egitea, bai eta memoria prestatzea ere.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak bere gain uzten dituen gainerako eginkizunak.

Zehazki, Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergei dagozkienak.

–Tributuak egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, ziurtagiriak eskatzea eta ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, baita kasuan kasuko berandutza korrituak ezartzea ere.

–Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita autolikidazioen eta atxikipenen edo konturako sarreren aurkaratzeena ere; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

–Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako aurkaratzeei buruzko epaileen ebazpenak eta erabakiak tramitatzea.

–Aplikatzekoak diren errekarguen likidazioa, berariaz administrazioaren beste organo batzuen esku ez badago.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzen eta betearazten parte hartzea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuarekin elkarlanean.”

“52. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzeko.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenen likidazioa egitea, bere eskumenen esparruan, baita haien kontra jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurka jartzen diren inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenekoak diren gaiei buruzko ebazpen judizialen eta erabakien tramitazioa.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“53. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen tributuei buruzko kontsulta eta erreklamazio administratiboen gainean, zergadunari laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta teknikoen gainean, zergadunei laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

–Eskualdeko Bulegoen zuzendaritza.

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergen prozeduraren ondoriozko egintza administratiboen jakinarazpenak kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren aldian aldiko publizitatea planifikatu eta programatzea, salbu eta pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen kanpainari dagokiona. Zehazki, zerga arloko informazioaren zabalkunderako kanpainak diseinatu eta gauzatzea.

–Formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa prestatzen eta diseinatzen laguntzea, bai eta parte hartzea ere aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian edukiak sartu eta mantentzeko ekimena.

–Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra.

–Egindako errekerimenduei kasurik ez egiteagatik eta bestelako arau-hauste soilengatik ezartzen diren zehapenen likidazioa.

–Ekonomia jardueren gaineko zerga dela-eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari esleitzen dizkion eginkizunak.

–Toki entitateekin kolaboratzea haien tributuak kudeatzeko lanetan eta Foru Komunitatearen zerga sistema orokorrarekin koordinatzeko lanetan.

–Bere eginkizunetako eremuari dagozkion datuak emateko eskaerak tramitatzea.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin lotura izanik, Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.

“55. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza Emateko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen tributuei buruzko kontsulta eta erreklamazio administratiboen gainean, zergadunari laguntza eta argibideak ematea.

–Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan sartzen diren dokumentuak jaso eta erregistratzea, inprimakiak saldu eta ematea.

–Ziurtagiriak egitea eta agiriak kautotu eta konpultsatzea.

–Altak, aldaketa eta bajak formalizatzea pertsona fisikoen, pertsona juridikoen eta entitateen zentsuko fitxategietan.

–I.F.Z. txartelak luzatzea.

–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauetan eskatzen diren erregistro liburuen eginbideak egitea.

–Inprimakien biltegia hornitu eta kontrolatzea.

–Ziurtapen digitaleko zerbitzuetarako identitatea kreditatu eta erregistratzea, sinatzen diren hitzarmenen arabera eta, betiere, zerga arloko sinadura digitalaren zerbitzuentzat ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“56. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Zergadunei buruz buru, telefonoz edo posta elektronikoz laguntza ematea Nafarroako Ogasunaren eskumeneko zerga kontuetan iritsarazten dizkioten kontsulta teknikoetan, gainerako zerbitzuekin koordinatuta eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularrak zehazten dituen irizpide eta mailen barnean.

–Nafarroako Zerga Ogasunari posta elektronikoz iritsarazten zaizkion zerga arloko kontsulta teknikoei erantzutea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularrak zehazten dituen irizpide eta mailen barnean.

–Tributu arloan kudeaketa zerbitzuak egiten dituzten eta Nafarroako Zerga Ogasunarekin kanpoko lankidetzarako akordioari atxikita dauden profesionalei eta entitateei laguntza berariazkoa ematea.

–Aholkularitza teknikoa zerbitzua osatzen duten unitate administratiboei.

–Formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa prestatzen eta diseinatzen laguntzea, bai eta parte hartzea ere aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian edukiak sartu eta mantentzeko ekimena.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzuetan sarturik dauden atalak elkarrekin koordinatzea, irizpideak batzeko eta prozedurak finkatzeko.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.

“57. artikulua. Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta EJZren Atalaren eginkizunak.

Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta EZren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergen prozeduraren ondoriozko egintza administratiboen jakinarazpenak kudeatu eta kontrolatzea.

–Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra.

–Egindako errekerimenduei kasurik ez egiteagatik eta bestelako arau-hauste soilengatik ezartzen diren zehapenen likidazioa.

–Ekonomia jardueren gaineko zerga dela-eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari esleitzen dizkion eginkizunak.

–Zergapekoen erroldak zaintzea, bere eskumenekoak diren zergetan, eta gainerako zerbitzuekin lankidetzan aritzea, gai hau dela-eta.

–Aurkeztu gabeko aitorpenen erreklamazio orokorrari, tributu arloko zehapenei eta ekonomia jardueren gaineko zergari buruzko kontsulta fiskalei erantzutea, eta bereziki, bere eskumenekoak diren tributu arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Toki entitateekin kolaboratzea haien tributuak kudeatzeko lanetan eta Foru Komunitatearen zerga sistema orokorrarekin koordinatzeko lanetan.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“70. artikulua. Ebazteko ahalmena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 104.b) artikuluan xedatuarekin bat, ebazteko ahalmena utzi da, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko kudeaketa zuzendaritzaren titularraren eta hura osatzen duten zerbitzuen esku ez ezik, honako hauen esku ere, nork bere eskumen esparruaren barnean: Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren atalak, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko atalak, Diru-bilketa Zerbitzuko atalak, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainako Zergadunekiko Harremanen eta Erregistro Laguntzailearen Atala, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuaren Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atala, eta Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Atala.”

Xedapen gehigarria.–Titularren jarraipena aldatutako unitate organikoetan.

Foru dekretu honetan xedatua aplikatzeak ez dakar aldaketarik ukitutako unitateetako titularretan, buruek jarraituko baitute beren eginkizunetan, beren izendapenak egin ziren baldintza berdinetan.

Azken xedapena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1901016