255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

92/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, batetik, onetsi egin zen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egitekoa, eta, bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 4an emandako 71/2019 Foru Aginduaren bidez, zenbait eredu informatibo onesten dituzten foru agindu batzuk aldatu ziren, besteak beste, Nafarroako araudia estatuko araudira egokitzeko eredu informatiboei dagokienez. Horietako bat otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua da, zeinaren bidez onesten baita balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egiteko 189 eredua.

Estatuan azkenean ez denez 189 eredua aldatuko, berriz ere aldatzen da 27/2009 Foru Agindua, eredu hori lehen zegoen bezala mantentzeko; hots, abenduaren 4ko 71/2019 Foru Agindua argitaratu aurretik zegoen bezala.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen, eta haren laugarren xedapen gehigarriko zazpigarren apartatuan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena eman zitzaion balore, aseguru eta errentei buruzko aitorpen informatiboaren eredua, epea, aurkezteko modua eta edukia ezartzeko.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena eman zitzaion zerga arloko eskumena duen departamentuaren titularrari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, batetik, onetsi egin zen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egitekoa, eta, bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren.

Bat.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 80 idazgunea:

80

Alfabetikoa

MERKATU GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da:

GAKOA

DESKRIBAPENA

A

Espainiako bigarren mailako balore-merkatu ofiziala

B

Atzerriko bigarren mailako balore-merkatu ofiziala

C

Espainiako beste merkatu batzuk

D

Atzerriko beste merkatu batzuk

Bi.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 96 idazgunetik 107 idazgunera:

96-107

Zenbakizkoa

BALORE KOPURUA

Entitate juridikoen kapitaleko edo funts berekietako akzio edo partaidetzen zenbatekoa adieraziko da, merkatu antolatu batean negoziatu direnak, merkatu antolatuetan negoziatutako kapital berekiak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko baloreena edo inbertsio kolektiboko erakunde baten kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioena edo partaidetzena.

Eremu honi buruzko informazioa emanen da, bakar-bakarrik, “BALOREAREN GAKOA” (81 idazgunea) izeneko eremuan “A”, “B” edo “C” balioa idatzi denean.

Bi eremutan zatitzen da:

96-105

Baloreen osoko zatia

106-107

Baloreen zati dezimala (edukirik ez badu, zeroz beteko da)

Halaber, hainbat aitortu daudenean, haietako bakoitzean jarriko da egotzitako baloreen kopurua, bakoitzaren partaidetza portzentajearen arabera.

Hiru.–II. eranskina. “BALOREEN NOMINALA” eremua kentzea, 2. motako erregistroaren diseinuan (aitortuaren erregistroa), 129-144 idazguneak hartzen dituena.

Lau.–II. eranskina. “TITULARTASUNAREN GAKOA” eremua kentzea, 2. motako erregistroaren diseinuan (aitortuaren erregistroa), 145 idazgunea hartzen duena.

Bost.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), “ZURIAK” eremuak, 146-500 idazguneak hartzen dituenak, aurrerantzean, 129-500 idazguneak hartuko ditu.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2019ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2019ko abenduaren 24an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1916571