255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onartzea, Uraren Ziklo Integralarekin lotuta, ur hornidura, estolderia eta saneamendu, arazketa eta gainerako zerbitzuak eta jarduerak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea (2020)

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen, Uraren Ziklo Integralarekin lotuta, ur hornidura, estolderia eta saneamendu, arazketa eta gainerako zerbitzuak eta jarduerak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea (2020).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, Ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1916388