255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

1905/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean MP1905 aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hartuko du indarra.

Puiun, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Rosario Guillen Guillen.

Iragarkiaren kodea: L1915408