255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikuntzari buruzko baldintza orokorretan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Determinazio xehatuena, IV. titulua, Araudi partikularra, VI. kapitulua, lurzoru urbanizaezina, Bigarren Atala, 4. artikulua. Martzillako Udal Plan Orokorreko Eraikuntzari buruzko baldintza orokorrak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1915650