255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa “Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuetan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Lizarrako “Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuetan.

Estatutuen hasierako onespen agiria jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 196. eta 325. artikuluekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Lizarrako “Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatututen aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1915649