254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 6an, urte bereko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu eta, beraz, behin betiko onetsitzat jo da; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Hala, bada, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 12.300,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 190,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 1.500,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 3.260,00 euro.

Gastuak, guztira: 17.250,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 11.200,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 650,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 17.250,00 euro.

Burutainen, 2019ko azaroaren 27an.–Kontzejuko burua, Sebastián Adot Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1915282