254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (aipatu foru dekretuak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du).

1/2019 aurrekontu-aldaketa, langileen gastuetako partiden artean transferentzia egiteko, hain zuzen ere 16002 “Gizarte Segurantza, aldi baterako langileen kontratazioa” izeneko partidatik 1465,29 euro transferituko dira 920 46200 “Derrama, Udalen Batasuna” izeneko partidara, zeina guztira 24465,29 eurorekin geldituko baita.

Burgin, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1916501