254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko urriaren 16an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen lansari araubidearen eskakizunei egokitzeko.

Erabakia 2019ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 30ean.

2019ko abenduaren 18ko Osoko Bilkuran jendaurreko epean aurkeztutako alegazioa ebatzi da eta behin betiko onespena eman zaio jarraian zehazten den Udaleko Langileen 2019ko Plantilla Organikoaren aldaketari, 2019ko urtarrilaren 1eko efektuekin:

–Lanpostua: Udal agentea.

–Kopurua: 2.

–Araubide juridikoa: Funtzionarioa.

–Maila: C.

–Berariazko osagarria, %45.

–Lanpostuaren osagarria, %16,35.

–Sarbidea: Oposizioa.

–Laneko egoera: 1 jardunean/1 hutsik.

–Euskara maila: C1.

Udaleko langilego finkoaren izenen zerrendaren aldaketa Martin Leiza Larralderi dagokionez:

–Araubide juridikoa: Funtzionarioa.

–Jaioteguna: 1966-05-23.

–Kargua: Udal agentea.

–Egoera administratiboa: jardunean.

–Aitortutako zerbitzuen data: 1999-11-27.

–Maila: C.

–Gradua: 3.

–Berariazko osagarria, %45.

–Lanpostuaren osagarria, %16,35.

Beran, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1916506