254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2/2019 aurrekontu aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak 2019ko abenduaren 12an egindako bilkuran hasiera batez onetsi zuen 2019. urterako aurrekontuari egindako 2. aldaketa. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Leitzan, 2019ko abenduaren 19an.–Lehendakaria, Iñigo Alduntzin Garcia.

Iragarkiaren kodea: L1916400