254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Udalak 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuarekin bat.

Jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, 325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz; gainera, aipatu aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Amillaon, 2019ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1915280