254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak 2019ko abenduaren 19ean egin osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, ondokoa

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarreko 2020ko plantilla organikoa.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia paratu ondoan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2019ko abenduaren 19an.–Burua, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L1916403