254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira 2020ko plantilla organikoa eta Batasun honetako lanpostuen zerrenda. 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A maila. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Euskararen ezagutza: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda

María Díaz Castillo. Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009/04/27.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Burgin, 2019ko abenduaren 20an.–Batasuneko burua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1916496