254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen kreditu bereziaren bidezko aldaketak Zizur Nagusiko Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1915659