254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2019 aurrekontu-aldaketa, langileria gastuei dagozkien partiden artean transferentzia egiteko; hala, 1000 euro transferituko dira 920 13000 “Langileria gastuak. Soldata” partidatik, eta 465,29 euro 211 16000 “Langileria gastuak. Gizarte Segurantza” partidatik, 920 46201 “Udalen batasuneko idazkaritzaren derrama” partidara. Azken hori 12965,29 eurotan finkatuko da, beraz.

Bidankozen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1916500