254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2020rako zerga-tasak

Untzueko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura berezian, 2020ko zerga-tasak onestea erabaki zuen.

Lehena.–2020rako zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izango dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udalaren iragarki-taulan, Untzueko herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1915411