254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Diru-bilketarako egutegia 2020. urtean

Untzueko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Heldu den 2020. urteko diru-bilketarako, honako egutegi hau onestea:

IBILGAILUEN GAINEKO UDAL ZERGA

1. Borondatez ordaintzeko epea: apirila.

2. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: apirilaren azken eguna.

LURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOA,
ETA ERROTEN KANONA, HALAKORIK BADA

1. Borondatez ordaintzeko epea: ekaina

2. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: ekainaren azken eguna.

EKONOMIA-JARDUEREN GAINEKO ZERGA

1. Borondatez ordaintzeko epea: iraila.

3. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: irailaren azken eguna.

HERRI-LURRAK ETA LURREN ERRENTAMENDUAK

1. Borondatez ordaintzeko epea: urria.

2. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: urriaren azken eguna.

Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza entitatearen edozein banku bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udalaren iragarki-taulan, Untzueko herritar orok jakin dezan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Untzuen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1915405