254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ordenantza fiskalak, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutenak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2019ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 6. eta 18. ordenantza fiskaletako aldaketak eta 9., 12., 19. eta 22. ordenantza fiskalen eranskinak.

Horien hasierako onespena argitaratu zen 2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea, eta ez duenez inork halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, ordenantza horien testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea bete beharrez.

Tafallan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

6. ORDENANTZA FISKALA: LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Funtsa

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egoki daitezen indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Udalaren hirigintzako jarduketa hauek daude tasei loturik:

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. eta 192. artikuluetan zehazturikoak.

Salbuetsirik daude eta, beraz, ez dute zerga oinarririk osatzen ondoko hauek:

–Aldamioak eta hesiak paratzea.

–Garabiak paratzea.

–Edukiontziak eta siloak paratzea.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Zerga ordaindu beharra sortzen da lizentzia ematen den unean edo, lizentzia eskatu behar ez denetan, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztean.

Ez da tasarik sortuko Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edo Udalak lizentzia ematen ez badu, hura beharrezkoa denetan.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez baina unitate ekonomiko edo ondare banandua diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezko izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Lizentzien tramitazioa eta haien ondorioak

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko eskabide oro Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan xedatuari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoren. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onestean eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak obraren aurrekontuaren kostuaren arabera likidatuko dira behin-behinekoz.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Barne urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren bertze batzuk ere.

12. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, hura eman dela ziurtatzen duen adierazpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak egindako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, halakoaren bidez obren kostu osoa ziurtatzeko.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, abisatu gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, tasak erregelamenduzko epean ordain ditzan.

14. artikulua. “Tramitazio laburreko” lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaren eta haren aplikazioaren jakinaren gainean.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

ERANSKINA, TARIFAK EZARTZEKOA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO EDO EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALERAKO (9. ORDENANTZA)

EPIGRAFEAK

TARIFAK 2020rako (eurotan)

1.–Zerbitzua egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertu delako, lana burutzerik ez dagoenean:

1.1. Eguneko tarifa (8:00etatik 20:00etara)

1.2. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara)

1.3. Jaiegunetako tarifa (0:00etatik 24:00etara)

50,70

75,90

75,90

2.–Zerbitzua osorik egiten denean eta araua hautsi duen ibilgailua Udalaren altxatokira eramaten denean:

2.1. Eguneko tarifa (8:00etatik 20:00etara)

2.2. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara)

2.3. Jaiegunetako tarifa (0:00etatik 24:00etara)

77,25

115,90

115,90

3.–Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko

7,20

4.–Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari Udalak ordaindu behar diona gehi %25, administrazio arloko gastu orokorrengatik eta Udaltzaingoak parte hartzeagatik.

5.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko zepo mekanikoen bidez ibilgetzen denean, altxatokira ezinbertzean eraman beharra ez dakarren arrazoiren bat tarteko

32,95

6.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko zepo mekanikoen bidez ibilgetzen denean, ibilgailua garabi bidez eramateko ezintasun fisikoa tarteko (betiere, ibilgailu ibilgetua kendu eta altxatzea kontuan hartu gabe, baldin ibilgailu ibilgetua altxatokira eraman behar izan balute)

55,00

ERANSKINA, TARIFAK EZARTZEKOA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALERAKO (12. ORDENANTZA)

I. epigrafea.–Ereta Kiroldegia. 2020ko tarifak

EUROAK ORDUKO

Tafallako kirol kluben pilotalekua

3,85

Pilotalekua, futbitorako eta saskibaloirako (dutxak barne)

13,20

Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne)

9,40

Pilotalekuko dutxak

1,45

Squasha (dutxak barne)

6,65

Squasha, ordu erdia

4,00

Squasha (18 urtetik beheiti), 19:00ak arte

3,10

Squasha: 15 orduko abonamendua

68,00

Dutxak

1,45

Tenisa, 18 urtetik goiti

4,00

Tenisa, 18 urtetik beheiti

1,90

Tenisa: 15 orduko abonamendua

27,20

Rokodromoa

3,30

Rokodromoa: 15 orduko abonamendua

22,65

Argialdia (6 argialdi gehienez)

2,15

II. epigrafea.–Lanbide Eskolako kiroldegia.

EUROTAN

Kiroldegia (futbola)

13,15

Kiroldegia, Tafallako klubendako

3,85

Argiteria

8,50

III. epigrafea.–San Frantzisko futbol zelaia.

EUROTAN

Urteko tasa

598,60

(Hura lagatzeko klub batekin hitzarmena egin bada eta horrek indarra badu, hartan arautzen denaren arabera jokatuko da).

IV. epigrafea.–Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean.

EUROTAN

Zelaia, klubendako

3,85

Zelaia

12,00

Argiteria

29,20

V. epigrafea.–Atletismoko pista.

EUROTAN

Pista, klubendako

3,85

Pista

12,00

Argiteria

6,50

Dutxak

1,45

VI. epigrafea.–Eskualdeko Ikastetxeko pilotalekua.

EUROTAN

Federatu gabeko kirol taldeendako

7,60

Pilotalekuak, klubendako

3,85

Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik)

-

Argiteria

5,90

Dutxak

1,45

VII. epigrafea.–Instalazioak, kirolaz kanpoko erabileretarako (CD Ereta eta Lanbide Eskolako kiroldegia).

EUROTAN

Jarduerak, sarrera kobratzen bada edo instalazioaren erabiltzaileendako errendimendurik ateratzen bada (gehi argien gastua)

213,95

Jarduerak, sarrera kobratu gabe (gehi argien gastua)

136,05

–Fidantza: 458,25 euroko fidantza bat ezartzen da, instalazioen erabileragatik, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada.

VIII. epigrafea.–Belar artifizialeko futbol zelaia.

ZELAIA

ARGIRIK GABE

ARGIAREKIN

7ko futbola

22,65 euro orduko

34,05 euro orduko

11ko futbola

39,65 euro orduko

45,30 euro orduko

IX. epigrafea.–Banakako tasa, Tafallako kirol klubetan federatutako kirolariei aplikatu beharrekoa, Kirol Patronatuak kudeatzen dituen kirol instalazioak erabiltzeagatik.

Hilabeteko tasa hau aplikatuko da:

2009. urtean eta hurrengoetan jaiotako kirolariak:

3,10 euro hilean

2008. eta 2003. urteen artean jaiotako kirolariak:

4,15 euro hilean

2002. urtean eta aurrekoetan jaiotako kirolariak:

8,30 euro hilean

Tasa hauek hiru hilean behin kargatuko dira kirolarien kontuan, epe hauetan:

Lehen epea

Urtarrila (urtarrila-maiatza)

2. epea

Iraila (iraila-abendua)

X. epigrafea.–Kirol ikastaroak.

KIROL ESKOLAK

37,20 euro

ATLETISMOA

37,20 euro

IRRISTAKETA:

1 egun astean

30,00 euro

2 egun astean

52,75 euro

IRRISTAKETA HELDUENDAKO:

1 egun astean

32,05 euro

2 egun astean

63,10 euro

KIROLAREN ESKOLA:

1 egun astean

37,20 euro

2 egun astean

50,70 euro

ESKALADA IKASTAROAK

38,25 euro

BERTZE IKASTARO BATZUK

38,25 euro

Kenkariak ikastaroetan:

a) Gazte Txartela.

b) Familia ugariak.

Bi kasuetan %20 murriztuko zaizkie tasak Kirol Patronatuak antolatutako ikastaroetan.

18. ORDENANTZA FISKALA: ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK

Funtsa

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta eremu publikoa erreserbatzea aparkamendu esklusiborako edo gelditzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan; orduan, zergaldia horren arabera moldatuko da, eta seihileko naturalak kontuan hartuz hainbanatuko da kuota.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Erabilera edo aprobetxamendua bukatzen denean, zenbat seihilekotan egin den, horien guztien artean hainbanatuko da kuota.

Aprobetxamendu baten baja bat eta alta bat seihileko berean gertatzen direnean, seihileko horren tasa bakarrik likidatuko zaio aldi horren hasieran aprobetxamenduaren titularra zenari. Era berean jokatuko da lizentziaren eskualdaketa denean.

Erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten duen udal-obrarik egiten bada, zergaldia murriztu eginen da, zuinketa-aktaren egunetik harrera-aktaren egunera bitarteko hilabeteen heinean, bi egun horiek barne.

Natur hondamendiak gertatu (uholdeak eta bertze), eta halakoek erabilera edo aprobetxamendu berezia eragotziz gero, zergaldia hiruhileko bat murriztuko da, oro har, eta murrizketa hori hilabetez hilabete luzatzen ahalko da, era egokian hala justifikatu eta gero.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honen 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren onurarako gozatzen, erabiltzen edo ustiatzen badute.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasak dagokien ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek ezarriko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1) Espaloietan barna pasatzeko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da kontuan hartuta erabilitako pasabidearen zabaleraren metroak, gehieneko plaza kopurua eta karrikaren kategoria edo eremu fiskala, kasuan-kasukoa.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak ematea haiek emateko onesten den arauan xedaturikoak arautuko du.

8. artikulua. Ibilgailuak espaloian barna pasatzeko, zintarria jaisteko lanak egitea beharrezkoa denean, ordaindu beharko dira Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritako tasak eta fidantzak.

Indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, egiaztatzen duena segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak bete direla eta lurzorua behar bezala konpondu dela.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, behar den zentsuan sartuko dira titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratu, mantendu, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak kendu beharko dituzte. Bertzenaz, aprobetxamenduak jarraitzen duela iritziko zaio, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak, pasabide lizentziarik gabe, aprobetxamendu hori egiten duten egoitza edo lekurik ikusten badute, horien berri emanen diote Udalari.

ERANSKINA, TARIFAK EZARTZEKOA, EREMU PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALERAKO (19. ORDENANTZA)

2020ko tarifak

I. epigrafea.

1. Erregai biltegiak eta monolitoak:

207,35 euro urtean

2. Mahaiak eta aulkiak:

–Urte osoa: aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere (herriko bestak barne).

Nafarroako plaza

Gainerako karrika eta plazak

39,25 euro/m²

31,40 euro/m²

–Denboraldia: martxoaren 15etik urriaren 31 arte (herriko bestak barne)

Nafarroako plaza

Gainerako karrika eta plazak

35,70 euro/m²

28,55 euro/m²

–Herriko bestetan bakarrik paratzen direnean:

Nafarroako plaza

Gainerako karrika eta plazak

16,30 euro/m²

13,05 euro/m²

3. Salmenta automatikorako aparatuak, josteta makinak, haur jolasak eta antzekoak

57,55 euro urtean

4. Kioskoak, “karrikoak” eta gaztainen saltokiak

103,35 euro, hiru hilabetean behin.

5. Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak.

57,55 euro urtean

6. Txurro dendak

1,65 euro metro koadroko eta eguneko, eta gutienez

11,70 euro eguneko

7. Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoak

1,65 euro metro koadroko eta eguneko, eta gutienez

8,75 euro eguneko

8. Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak

1,65 euro metro koadroko eta eguneko, eta gutienez

13,05 euro eguneko

9. Aldamioak, aldamio goitituak, plataforma mugigarriak, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta bertze

Lehen 30 m²-ak

0,60 euro eguneko eta m²-ko

30 m²-tik 100 m²-ra bitarte

0,30 euro eguneko eta m²-ko

100 m²-tik goiti

0,15 euro eguneko eta m²-ko

Gutieneko tarifa

31,00 euro

10. Garabiak

10,35 euro eguneko

11 a) Txosnak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak etab., bestak, feriak edo bertzelako gertakariak direla kausa.

-15,30 euro egun edo zati bakoitzeko, lehen 2 m² edo zatiagatik

-10,55 euro egun edo zati bakoitzeko, gainetiko m² edo zatiagatik

11.b)

Herriko bestak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko erref.: 35/716/1/1: 2.163,54 m²)

4.000,00 euro

Feriak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko erref.: 35/716/1/1: 2.163,54 m²)

2.000,00 euro

11.c)

–Zirkuak (feria barrutia)

0,00 euro

–Autotxokeak (La Moderna plaza)

517,10 euro

–Zaldiko-maldikoa (Nafarroako plaza)

1.018,75 euro

–Kontraprestazio gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan

0 euro egun edo zati bakoitzeko, gainetiko m² edo zatiagatik

12 a) Saltokiak, otsaileko eta urriko ferietan eta abuztuko bestetan (6 m²):

57,55 euro eguneko

12.b) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, a)

30,70 euro/feria/saltoki

12.c) Artisauak (produktuak berek egiten dituztenak):

15,35 euro eguneko

12.d) Nekazaritzako elikagaien artisauak (elikagaiak berek landatu eta/edo ekoizten dituztenak):

30,70 euro eguneko

12 e) Feria bereziak (ekologikoak, tematikoak...) eta ekitaldi bereziak otsaileko eta urriko ferietan eta bestetan:

Udalaren aldez aurretiko erabakia

12 f) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, c), d) eta e):

0 euro

13 a) Zezen plaza alokatzea

13.b) Feria barrutia alokatzea

13.c) Ordain gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan:

(Bi kasuetan ere, behinik behin, ekitaldirako gizarte erantzukizuneko asegurua aurkeztu beharko da, bai eta Udalak eskatzen duen dokumentazio oro ere)

360,45 euro/ekitaldi

180,00 euro/ekitaldi

0,00 euro/ekitaldi

14 a) Piezometroak eta gisako prospekzioak:

62,05 euro

14.b) Haiek erakunde ofizialek babestu dituztenean eta xedea ingurumenaren defentsa dutenean

0,00 euro

II. epigrafea.

–Fidantzak: honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada:

Zirkoak paratzea

450,00 euro

Zezen plaza erabiltzea

450,00 euro

Feria barrutia erabiltzea

450,00 euro

Feria barrutiko ostatua erabiltzea

450,00 euro

ERANSKINA, TARIFAK EZARTZEKOA, MERKATUKO PLAZAREKIN, KALEKO SALMENTAREKIN ETA FERIA BARRUTIAREKIN IKUSTEKO DUTEN ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALERAKO (22. ORDENANTZA)

2020ko tarifak

Merkatua:

1.–Saltoki finkoen okupazioa:

EUROAK HILEAN

-1.etik 7.era

13,50

8.a eta 9.a

49,55

10.etik 13.era

19,15

14.a

13,55

15.a

17,95

16.etik 19.era

13,55

20.etik 22.era

22,50

23.a eta 24.a

13,55

25.a, 26.a, 29.a, 31.a, 33.a, 34.a, 35.a, 36.a, 38.a, 39.a, 40.a, 42.a, 43.a, 44.a eta 50.a

74,35

45a, 46a, 47a, 48a eta 49a

53,05

27.a

53,05

28.a

85,65

30.a

92,35

32.a

92,35

37.a

94,40

41.a

93,05

2.–Hotz ganberaren erabilpena:

EURO/HIL/10 KG EDO ZATI BAKOITZEKO

Haragia

1,85

Barazki eta frutak

2,05

Kalez kaleko salmenta: Merkatuko plazako, plazetako eta eremu publikoetako saltokiak, salbu eta otsaileko eta urriko feriak, herriko bestak eta bertzelako feria bereziak.

EURO/EGUN/m EDO ZATI BAKOITZEKO

Urteko abonamendua

3,85

Seihilekoko abonamendua

4,50

Hiruhilekoko abonamendua

5,00

Egunekoa

5,40

Piperrak erre eta saltzeko tokiak:

161,85 euro hilabete naturaleko

Salmenta kamioi, furgoi eta abarretan:

40,85 euro eguneko

Txurro dendak:

135,00 euro hiruhileko bakoitzeko

Feria barrutia:

NEKAZARITZAKO MAKINERIA
ETA BERTZELAKO ERAKUSKETAK

HITZARMENAREN ARABERA

Nekazaritzako makineria eta bertzelako erakusketak, hitzarmenik ez denean:

Tasa, lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik:

4,40 euro/m²/feria

gutienekoa izanik

31,45 euro/feria.

Feria barrutitik kanpo lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik, tasak %20 murriztuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1914991