254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Arau fiskalak, indarra izanen dutenak 2020ko urtarrilaren
1etik aurrera. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2019ko urriaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 4. arau fiskaletako aldaketak eta 1., 3., 8., 10. eta 11. arau fiskalen eranskinak.

Horien hasierako onespena argitaratu zen 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea, eta ez duenez inork halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, arau horien testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, hala betez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

Tafallan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

1. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA MUSIKA TRESNAK ALOKATZEKO

Oinarria

1. artikulua. Arau honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da parte hartzeko izena ematen denean ikastaro bakoitzean, eta eskatzen denean musika tresna alokatzea. Parte-hartzaileek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Musika Eskolan izena emateak berekin ekarriko du inskripzio eskubideen tarifaren sortzapena (matrikula), bai eta beste tarifa batena ere, irakasgaien matrikulengatik; betiere, ikastaroaren iraupen osorako.

4. artikulua. Udal bulegoetan eginen da prezio publikoen diru-bilketa.

5. artikulua. Matrikularen prezioa deuseztatuko da bakar-bakarrik baldin Musika Eskolak uzten badu bertan behera ikastaroa.

6. artikulua. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izena ematea gertatzen den hilabetea.

7. artikulua. Matrikula zabalduz gero, izena emateko eskubideak osorik ordaindu beharko dira eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izena ematea gertatzen den hilabetea. Halakorik gertatzen bada, ez da kobratuko jatorrizko irakasgaiaren tarifa matrikularen zabaltzea gertatzen den hilabetearen hasieratik.

8. artikulua. Baldin ikasturtea hasia dela (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea) ikasleak Musika Eskola uzten badu, irakasgaien arabera ikasturte osorako ezarritako tarifak likidatuko dira, hura noiznahi ere utzita; salbuespena da bajaren eskaera urte horretako urriaren 1a baino lehen aurkeztea eta beste ikasle batek plaza betetzea; orduan, lehenak matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko baitu.

Ikasle batek baja ematen badu adierazitako epetik kanpo, baina ikasturtea hasi aurretik (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea), matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko du.

9. artikulua. Irakasgaien tarifak 6 hilabetetan zatikatuko dira, denak zenbateko berekoak izanik, eta likidatu, berriz, ikastaroaren lehenbiziko 6 hilabeteetan. Aipatu likidazioak hilabete bakoitzeko lehenbiziko hamabostaldian eginen dira.

Tarifen aplikazioa

10. artikulua. Arau honetan agertzen diren murrizketak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia ugariaren txartela.

11. artikulua. Aurreko ikastaroan Ohorezko Matrikula eskuratu duten ikasleek eskubidea izanen dute doako izena emateari (matrikula) dagokion eskubideen tarifa izateko.

12. artikulua. Irakasgaiak baliokidetzen direnean eta ikasleak ez badu klaseetara joan behar, ez da irakasgaien araberako hileko tarifarik kobratuko, eta bakar-bakarrik ordaindu beharko da izena emateko eskubideen tarifa (matrikula).

13. artikulua. Aurreko urteetatik Musika Eskolari oraindik ordaindu gabeko prezio publikoak dituztenak ezin izanen dira matrikulatu. Baldin ikasle batek hiru hileko kuota ordaindu gabe baditu, Udalak baja ematen ahal dio Musika Eskolan.

ERANSKINA, 1. ARAU FISKALARENA: 1. ARAU FISKALAREN BIDEZ ARAUTZEN DIRA TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

2020-2021 ikasturteko tarifak

Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasleek ikasturte osorako ordaindu beharreko tarifak.

1.–Tafallan erroldatutako ikasle ofizialak (Hastapena; 1., 2. eta 3. zikloak).

Irakasgai guztiak dira nahitaezkoak:

IZENA EMATEKO TARIFA (euroak)

MUSIKA TRESNA (euroak)

MUSIKA HIZKUNTZA (euroak)

MUSIKA TRESNEN MULTZOA/MUSIKA TRESNEN TALDEA/AHOTS TALDEA (euroak)

GUZTIRA

(*) MUSIKA TRESNA BAKARRIK

76,35

Hastapena

-

172,50

-

172,50

-

76,35

1. zikloa

241,50

172,50

-

414,00

313,85

76,35

2. zikloa

275,95

172,50

172,50

620,95

358,80

76,35

3. zikloa

310,55

172,50

172,50

655,55

403,70

(*) Musika Eskolako zuzendaritzak onartu ondoren, eta salbuespenez, 1., 2. eta 3. zikloetan musika tresnen espezialitatea bakarrik ikasten duten ikasleei musika tresnarako tasa %30 igoko zaie.

2.–Tafallan erroldatutako ikasle ofizialak (4. eta 5. zikloak).

Irakasgaiak aukerakoak dira.

2.1. 1. tarifa: taula honetan musika tresnaz gain taldeko edozein klase ere (prestakuntza, multzoa, taldea) aukeratzen duten ikasleen tarifak agertzen dira.

IZENA EMATEKO TARIFA (euroak)

MUSIKA TRESNA (euroak)

MUSIKA PRESTAKUNTZA (euroak)

MUSIKA TRESNEN MULTZOA/MUSIKA TRESNEN TALDEA/AHOTS TALDEA (euroak)

76,35

4. zikloa

379,45

172,50

138,65

76,35

5. zikloa

417,65

172,50

138,65

2.2. 2. tarifa: taula honetan bakarrik espezialitate bat ikasten duten ikasleen tarifak agertzen dira.

IZENA EMATEKO TARIFA (euroak)

MUSIKA TRESNA

(+%30) (euroak)

MUSIKA PRESTAKUNTZA

(+%20) (euroak)

MUSIKA TRESNEN MULTZOA/MUSIKA TRESNEN TALDEA/AHOTS TALDEA

(+%20) (euroak)

76,35

4. zikloa

493,30

207,00

166,40

76,35

5. zikloa

542,95

207,00

166,40

3.–Tafallan erroldatutako helduentzako tarifak.

IZENA EMATEKO TARIFA (euroak)

76,35

Musika tresna (35’ ziklo guztietan)

360,90

76,35

Musika Hizkuntza

206,90

76,35

Lagun egiteko gitarra

206,90

4.–Musika tresnen alokairua.

Musika tresna (ikasturtea): 86,30 euro.

Musika tresna (uda): 28,80 euro.

5.–Abesbatza.

Izena emateko tarifa.

Ikasle berrientzako prezio publikoa: 76,35 euro.

6.–Prestakuntza ikastaroa, graduz pasatzeko.

Prezio publikoa, graduz pasatzeko prestakuntza ikastaroan, baldin eskolan ikasle berriak badira: 206,95 euro.

7.–Erroldatu gabekoentzako prezioak.

Tafallan erroldatu gabeek %25eko igoera izanen dute 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. puntuetan zehaztutako prezio publikoen gainean.

8.–Familia ugarientzako deskontuak.

Familia ugariek legeak aurreikusitako deskontu hauek izanen dituzte:

–Kategoria orokorra, %50, irakasgai bakoitzagatik.

–Kategoria berezia, %100, irakasgai bakoitzagatik.

Bi kasuetan, tarifaren zenbatekoa ordaindu beharko da izena emateko eskubideengatik (matrikula) eta musika tresnak alokatzeagatik, halakorik baldin bada.

ERANSKINA (PREZIO PUBLIKOAK), 3. ARAU FISKALARENA, ZEINAK ARAUTZEN BAITITU UDALAREN ETXEKO
LAGUNTZA ZERBITZUAK

2020ko tarifak

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzarturiko esleipen prezioa: 7,77 euro/janaria (BEZa barne).

Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean esleitzen bada kontratua, esleipen berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2020ko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 20,36 euro da.

(Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera).

4. ARAU FISKALA, ZEINAK ARAUTZEN BAITITU KULTUR ETXEKO ARETOAK ETA UDALAREN BESTE LOKAL BATZUK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

Kontzeptua

1. artikulua. Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluarekin eta hurrengoekin, foru lege horrek hizpide baititu Nafarroako Toki Ogasunak, arau honetan prezio publikoak ezarri dira kultur etxeko eta Udalaren beste lokal batzuetako aretoak erabil ditzaten –barnean direla, behar denean, ikus-entzunezko materialak– Udalak baimendutako pertsona fisikoek edo juridikoek, erakundeek eta entitateek.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera

5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

7. artikulua. Ekitaldi mota hauengatik ez da ordaindu beharko:

a) Kultur ekitaldiak.

b) Kirol ekitaldiak.

c) Udal batzorderen batek babesturiko ekitaldiak.

Zer ekitaldirengatik ordaindu behar den

8. artikulua. Ekitaldi mota hauengatik ordaindu beharko da:

a) Merkataritza arloko ekitaldiak.

b) Politika arloko ekitaldiak.

c) Sindikalismo arloko ekitaldiak.

d) Agur zibilak.

Betiere Udalak eskubidea gordeko du halako ekitaldi batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, baldin Udalaren xede eta helburuekin bat egiten ez badute.

ERANSKINA, 8. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN 0-3 URTEKOEN HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO

2019-2020 ikasturtea (arautu dena Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 27ko 6/2017 Foru Aginduaren bitartez)

2/2019 Foru Agindua, urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2019-2020 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.

Ikusirik Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak egindako txostena, hizpide dituena Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak.

Erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, hain zuzen ere eman dizkidanak, 41.1.e) artikuluan, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak,

AGINTZEN DUT:

1. Ezartzea familiek 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko hileko tarifak, haurrak eskola daitezen Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen direnetan, bat etorriz foru agindu honen eranskinean jaso diren oinarriekin.

2. Foru agindu hau eta eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan (aipatutako lege horrek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).

5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

ERANSKINA

Oinarriak, ezartzen dutenak zer tarifa ordaindu behar dituzten familiek 2019-2020 ikasturtean beren haurrak eskola daitezen
Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan,
Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen
bidez finantzaturik daudenetan

Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

Ordaindu beharreko tarifak ezarriko dira segun zer ordutegi modalitate onesten duen Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe bakoitzerako eta segun zer diru-sarrera dituzten familiek. Familia bakoitzak ordaindu beharreko kalkulua egiteko, aplikatuko da egoki den taula, foru agindu honen bosgarren oinarrian agertzen direnetatik. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

HILABETEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

198 euro.

Jantokia

Tarifa

95 euro

Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.

1.–Honako hauek dira familia-unitateko kide konputagarriak, foru agindu honen ondorioetarako:

1.1. Bi gurasoko familiak:

–Haurraren aita eta ama, ez daudenak legez bananduak, edo dibortziatuak edo bananduak zaintza eta jagoletza partekatuarekin, edo, dagokionean, adingabearen zaintza eta babesa duen tutorea edo pertsona; 25 urtez azpiko seme-alabak, familiaren etxean bizi direnak eta lan errentarik jasotzen ez dutenak (baldin hala frogatzen badute lan bizitzaren ziurtagiri negatiboaren bidez); eta judizialki ezgaituta dauden eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alabak.

–Banandutako bikotekideen kasuan, baldin zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

–Baldin alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

–Gurasoak banantzen edo dibortziatzen baldin badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin badu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

–Harreran dagoen adingabearen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko paragrafoetan xedatu dena.

1.2. Guraso bakarreko familiak:

Guraso bakarreko familiatzat hartuko da heldu bat eta 25 urtetik beherako adingabeak dituena, bizileku berean erroldatuak, non adingabeak ekonomikoki helduaren menpe dauden eta haren kargupean eta zaintzapean esklusiboki, inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

–Heldua alarguna da eta ez da berriz ezkondu eta ez du bikote egonkorrik eratu.

–Guraso batek bakarrik ezagutu du adingabea semetzat edo alabatzat.

–Heldu batek adingabea harreran hartu du administrazio ebazpenaren bidez edo ebazpen judizialaren bidez, urtebetez gutxienez.

–Ardurapean seme-alabak dituen gurasoa beste pertsona batekin bizi da, baina ezkontza-loturarik gabe edo bikote egonkorrik eratu gabe.

–Seme-alabak ardurapean dituen gurasoa genero-indarkeriaren biktima izan da.

–Gurasoetako batek bestea abandonatu du.

–Ardurapean seme-alabak dituen gurasoetako bat askatasunik gabeko egoeran dago.

2. Aurreko puntuan aipatutako inguruabar guztiak behar bezala justifikatu beharko dira, erakunde ofizialek egindako agirien bidez: familia liburua, erroldatze-ziurtagiria (2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa), bizikidetza ziurtagiria, banantze-demanda jarri izanaren frogagiria, epai judizialak, errenta aitorpena edo egoera hori frogatzen duten beste agiri batzuk.

Baldin familia-nukleoan familia liburuan ageri ez den seme-alabarik bada, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da, adibidez jaiotza-agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

3. Familia-unitateko kideen kopurua zehazteko, tarifa kalkulatzeko bakarrik, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duen seme edo alaba kontatuko da bakoitza bi izanen balira bezala.

4. Gurasoetako batek zaintza eta jagoletza partekatua badu, familia-unitateko kide gisa kontatuko dira, orobat, zaintza eta jagoletzan dauen seme-alaben erdiak.

5. Familia-unitatearen kide kopurua zenbatzeko, soilik kontuan hartuko dira matrikula egiterakoan horrela jo daitezkeenak.

6. Aipatutako dataren ondoren familia-unitateko kideei dagokienez gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte honetarako, salbu eta honako hauek, baldin gertatzen eta jakinarazten badira 2019-2020 ikasturtea hasi baino lehenago: jaiotzak, adopzioak, familia-harrerak edo judizialki gaitasun-gabekotzat hartutako seme-alabak.

7. Haur bati baja eman ondoan berriz matrikulatzen bada, ikasturte berean, familia-unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena.

Hirugarrena.–Familia-unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.

1. Hau hartzen da familia-unitatearen urteko errentatzat: aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2018ko banakako errenta edo sarrera justifikatuen batura, hortik kenduta, behar denean, guraso batek beste seme-alaba batzuentzat mantenuarengatik ordaindutako urteko zenbatekoa, baldin ordaintzen bada hitzarmen arautzaile baten edo erabaki judizial baten arabera.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2018ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia-unitatearen urteko errenta.

2. Errenta indibiduala honela kalkulatuko da: zerga-oinarriaren zati orokorra gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa gehi ondare-eskualdaketen saldo positiboa, ken etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako dirulaguntzak.

Ondorio praktikoetarako, kalkulua honela eginen da: Nafarroako Foru Komunitatean, 2018. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810 eta 8808 laukitxoak batuta eta 708 laukitxoa kenduta, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako tokietan.

3. Per capita errenta honela kalkulatuko da: familia-unitatearen errentaren zenbatekoa zati familia-unitateko kideen guztirako kopurua, kalkulua eginda foru agindu honen bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Banantze edo dibortzio kasuetan per capita errenta kalkulatzeko:

a) Baldin zaintza eta jagoletza partekatua bada: kontuan hartuko dira bi gurasoen errenta aitorpenak edo sarrerak.

b) Baldin zaintza eta jagoletza partekatua ez bada: kontuan hartuko dira haurraren zaintza eta jagoletza dituen gurasoaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak,

–Gehi, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, izan beharko du hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa.

–Ken, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak beste seme-alaba batzuen mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, izan beharko du hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa.

5. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez bada, aurkeztu beharko da 2. apartatuan aipatutako errenta edo diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena, eta/edo ikastetxearen titularra den toki entitateak familiaren 2018. urteko diru-sarrerak kalkulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

6. Interesdunak bi aukera izanen ditu: dokumentazioa berak aurkeztea, edo dagokion toki entitateari eskabide bitartez baimena ematea behar den informazioa eska diezaion Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean eskumena duen unitate organikoari edo departamentuari.

7. Ezartzen den epearen barrenean 2018ko errenta aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei aplikatuko zaie, ikasturte osoan, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena.

8. 2018an aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia-unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz betiere.

Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2019-2020 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Kuotaren salbuespena.

1. Arrisku psikosozialeko faktoreak dituzten eta garapenean atzerapena duten haurren kasuetan kuotaren salbuespena ezarriko da. Salbuespen hori onesteko, beharrezkoa izanen da aldeko txostena ematea egoki den udaleko gizarte zerbitzuetako lantaldeak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko Arreta Goiztiarreko Taldeak.

2. Egoki den udalak eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dute beren gain tarifa. Udalak ordainduko du jantokiari dagokion tarifa, eta Hezkuntza Departamentuak, eskolari dagokiona.

3. Kasu horietan, esku-hartze integrala eginen da, adingabearen inguruneko (familia, haur eskola) osasun, hezkuntza eta gizarte esparruetan.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak murriztu eginen dira per capita errentaren arabera. Honako taula hauetan jaso dira 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak:

a) Bi gurasoko familien kasuan.

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Ordutegi mota

Ordutegi mota

Zenbateko honetatik

Zenbateko hau arte

Osoa (7 ordu)

Osoa (7 ordu)

15.000tik gora

198

95

293

12.400,01

15.000

169

95

264

10.700,01

12.400

133

95

228

9.300,01

10.700

104

95

199

7.980,01

9.300

82

84

166

6.650,01

7.980

60

84

144

5,500,01

6.650

54

66

120

4.500,01

5.500

44

58

102

3350,01

4.500

33

56

89

3.350 euro edo hortik behera

20

52

72

b) Guraso bakarreko familien kasuan.

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Ordutegi mota

Ordutegi mota

Zenbateko honetatik

Zenbateko hau arte

Osoa (7 ordu)

Osoa (7 ordu)

15.000tik gora

179

84

263

12.400,01

15.000

152

84

236

10.700,01

12.400

120

84

204

9.300,01

10.700

94

84

178

7.980,01

9.300

74

66

140

6.650,01

7.980

54

66

120

5,500,01

6.650

48

52

100

4.500,01

5.500

43

42

85

3350,01

4.500

31

32

63

3.350 euro edo hortik behera

18

25

43

2. Ikastetxe berean –edo ikastetxe desberdinetan baina udal beraren titulartasuna duten ikastetxeetan betiere– bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan. Hirugarren edo hortik aurrerako seme edo alabarengatik ezarritako eskolatze tarifa bigarrenarengatik ezarritako bera izanen da.

Bi anai-arrebek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenbizikoak errentari dagokion tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.

Seigarrena–Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du nahitaez ordaindu beharreko hasierako kuota ikasturte bakoitzerako; azken hileko ordainketan konpentsatuko da.

Zazpigarrena–Tarifen doikuntza.

1. Tarifak ikastetxea 208 egunetan irekita egoteagatik sortuko dira (10,6 hilabete).

Matrikula ikasturtea hasi ondoren egiten bada, eskolatze eta jantokiko tarifak ordainduko dira haurra matrikulatzen denetik aurrera, eta ordainduko da hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala.

2. Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute jantoki zerbitzuari dagokion kuota, salbu kasu hauetan:

a) Erabiltzailearen borondateari egotzi ezin zaizkion kausak.

b) Egokitzeko aldian.

c) Hutsegite justifikatuak, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifaren arabera kalkulatua.

3. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa: 5 euro eguneko, kalkulatuta gehieneko tarifaren arabera (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen arabera (19 egun).

4. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik: aplikatuko da araudiaren arabera dagokion tasa.

5. Familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.

Zortzigarrena.–Bajak.

1. Baja emanen da nahitaez kasu hauetan:

a) Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural jarraian iraganik, haurra ikastetxera ez azaltzea; orobat, ikastetxean hasi eta, jakinarazpen edo frogagiririk gabe, haurra ez agertzea hamabost egun naturalean jarraian. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio haurra bajan eman duela ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunean. Familiak ordainduko beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua erabiltzeari (laguntzailea eta menua) dagokion kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

b) Haurraren familiak bi hileko kuota ez ordaintzea. Hala izanez gero, ez da hasierako kuota itzuliko.

2. Ikasturtean zehar borondatezko bajak badira, justifikatuak izan edo ez, idatziz jakinarazi beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun lehenago. Kasu horietan, familiak ordainduko du baja gauzatzen denera arteko kuota; eskaera egin eta hamabost egunera gauzatuko da baja.

Ikasturtean zehar baja justifikatua izanez gero, ordaindutako hasierako kuota itzuli eginen da (semea edo alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia, ustekabeko diru-premia larria suertatzea, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat).

Baja justifikatua ez bada baina postu hutsa berehalakoan betetzen bada itxaron-zerrenda izateagatik, familiak ez du ordainduko hileko kuota bat eragindako gastuengatik. Hutsik gelditutako tokia ez bada berehala betetzen, familiak hilabete bateko kuota ordaindu beharko du eragindako gastuak konpentsatzeko.

3. Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko baja hartzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak ordaindu beharko du jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala, baja gauzatzen denera artekoa (eskaera egin eta 15 egunera).

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, pagatuko da aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia.

Bederatzigarrena.–Tokia ez galtzeko eskubidea.

Ikastetxean matrikula eginda ume bat ezin bada eskolara joan gaixo dagoelako edo bere gurasoetako bat edo anai-arrebetako bat gaixo dagoelako, eskubidea izanen du eskolan tokia gordetzeko, eskolatze-kuota ordainduz eta ezinbestekoa den denboran jantokiko laguntzaileari dagokion kuota ordainduz, betiere arrazoia dokumentu bidez frogatzen bada.

Eskolara ez joateko arrazoia behin desagertuta umea ikastetxera joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.

Toki entitateak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba-denbora erabakitzeko ere.

Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.

Entitate titularreko arduradunek eskatuko dituzte ordainduko gabeko kuotak, legez bidezkoa den prozeduraren bitartez.

Oharra: 2020-2021 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak Foru Agindu edo Dekretuaren bidez zehazten dituen tarifak aplikatuko dira, haur eskola honi eraginen baitiote, bi alderdien artean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

ERANSKINA (PREZIO PUBLIKOAK), 10. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA PRESTAKUNTZA ZENTROKO GELAK, BULEGOAK ETA TAILERRA ETA BESTE ERABILTZEKO

2020ko tarifak

I. epigrafea.

a) Gelak (1 eta 2).

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean.

Prezioaren barrenean sartzen da ordenagailu eramangarri baten edo proiektagailu baten erabilera, halakorik badira: 27,00 euro.

b) Tailerra.

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean.

Tailerra argiztatzeaz gain, konexio elektrikoak ere erabiltzen badira (adibidea: soldadura ikastaroak eta abar), KwH franko kontsumituta, argindarraren kostu estimatua gehituko da, aurreikusita dagoen kontsumoaren arabera: 31,00 euro.

–Iraupen luzeko ikastaroak, eta/edo Udalak interes berezikotzat jotzen dituenak: Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez ezarriko dira prezioa eta baldintzak.

11. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA TAFALLAKO UDALAREN TAFALLA KULTURGUNEKO ARETOAK ERABILTZEKO

2020ko tarifen eranskina

1. Orduak kontatzen hasiko dira jardueraren muntaketa abiatzen denetik desmuntatzen den arte, barnean direla prestakuntza, entseguak eta jarduera bera. Nolanahi ere, denbora ez da kontatuko kulturgunea itxita eta jarduerak gauzatu gabe dauden bitartean.

–Aretoak alokatzea:

PREZIOA/ORDUA EDO ZATIKIA

1

Areto nagusia

113,75 euro

Barnean da laguntza teknikoa, arau fiskal honen 5.10 artikuluari jarraikiz

2

Zinema aretoa

2.1

46,60 euro

Laguntza teknikorik gabe

2.2

70,35 euro

Laguntza teknikoarekin

3

Diziplina anitzeko aretoa

3.1

90,00 euro

Laguntza teknikorik gabe

3.2

113,75 euro

Laguntza teknikoarekin

Atezaintza, CCTKren ohiko irekiera ordutegia ez denean, beharrezkoa bada

28,70 euro/orduko edo ordu-zatikiko

–Agur zibilak:

4

Diziplina anitzeko aretoa, agur zibiletarako

Ekitaldiaren lehen ordua

113,75 euro

Laguntza teknikorik gabe

Ekitaldiaren gainerako orduak

30,70 euro/orduko edo ordu-zatikiko

Laguntza teknikoarekin, beharrezkoa bada

Atezaintza, CCTKren ohiko irekiera ordutegia ez denean, beharrezkoa bada

28,70 euro/orduko edo ordu-zatikiko

2. Baldin, aurretik erreserba eginik, toki bat erabiltzen bada erabaki baino denbora gehiagoz, kobratuko da benetan erabilitako denbora tarteari dagokiona.

Iragarkiaren kodea: L1914990