254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

2019rako lan publikoaren eskaintza

Berriozarko Udalaren Osoko Bilkurak 2019rako plantilla organikoa onetsia duelarik.

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak Alkatetzari ematen diola eskumena lan publikoaren eskaintza onesteko, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Alkatetzak, 2019ko abenduaren 20an emandako ebazpenaren bidez, Berriozarko Udaleko honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen:

–Obretarako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu 1.

Berriozarren, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1916502