254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2020ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Puiuko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2020rako zerga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,50. (35 euro gutxienez).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa).

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izango dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %10eko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Igerilekuetako prezio publikoak:

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Denboraldiko abonamenduak

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

40 euro

45 euro

14 eta 64 urte bitarteko helduak

60 euro

70 euro

65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak

40 euro

45 euro

Hileko abonamendua (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera)

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

35 euro

40 euro

14 eta 64 urte bitarteko helduak

50 euro

55 euro

65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak

35 euro

40 euro

Hamabostaldiko abonamendua(elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera)

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

30 euro

35 euro

14 eta 64 urte bitarteko helduak

40 euro

45 euro

65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak

30 euro

35 euro

Eguneko sarrera, larunbat eta jaiegunetan

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

5 euro

14 eta 64 urte bitarteko helduak

6 euro

65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak

6 euro

Eguneko sarrera, gainerako egunetan

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

4 euro

14 eta 64 urte bitarteko helduak

5 euro

65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak

5 euro

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Puiuko Udaleko iragarki-taulan, Puiuko herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, María Rosario Guillen Guillen.

Iragarkiaren kodea: L1915226