254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Errebokatzea garai batean Ostizko Kontzejuaren alde egindako hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetzea

Odietako Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

–Errebokatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetzea, Ostizko mugarteari dagokionez; Odietako Udalak 1990eko abenduaren 18an egin zuen kontzeju horren aldeko eskuordetzea. –Errebokatzea iraunkorra izanen da, eta haren ondorioetarako data, 2020ko urtarrila.

–Horretarako, erabaki da Odietako Udala subroga dadin orain arte kontzeju horren ardurapean egon diren eskubide eta betebehar guztietan, edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

–Erabaki hau igortzea Ostizko Kontzejuari eta Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateari.

–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/15 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin.

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1915942