254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, Udalak osoko bilkuran 6/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko harturiko erabakia, 2019ko urriaren 23koa. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.4590.62900.–Eguzki-instalazio fotovoltaikoa: 14.200,00.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 14.200,00.

Legardan, 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1915401