254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturik dagoena.

Markalainen (Txulapain), 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1915400