254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019/07U eta 2019/08U aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, zenbait aldaketa onetsi zituen, hasiera batez, Udalaren 2019ko aurrekontuan.

–2019/07U: Abeltzaintzako hobekuntzen proiektua.

–2019/08U: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Etxarri Aranatzen, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1916159