254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa puntuala Udal Planean, AR1 banaketa eremuan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik proposamena Corellako Udal Planean aldaketa puntuala egiteko, Urban Domus Toloño SLk sustatua, 2019ko ekainaren 6koa, (2286 Erregistroko Sarrera zenbakiduna), aldaketa puntuala egin dadin Udal Planean, atikoko solairuetan atzeraemangune gutxienekoa txikitzeko, AR1 banaketa eremuko Plan Partzialaren araudian xedatutakoaren arabera, bai eta 2019ko urriaren 31n aurkezturiko dokumentazioa ere (4282 Erregistroko Sarrera zenbakiduna).

“Kontuan hartuz:

1.–Arkitektoaren eta idazkariaren txostenak, espedientean daudenak.

2.–Hirigintza eta Industria Batzordeak aurtengo azaroaren 21ean eginiko bilkuran emandako aldeko txostena.

Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Corellako Udal Planean aldaketa puntuala, Urban Domus Toloño SLk sustatua, 2019ko urriaren 31an aurkeztu dokumentuan azaltzen dena (4282 Erregistroko Sarrera zenbakiduna), atikoko solairuetan atzeraemangune gutxienekoa txikitzeko xedez.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.”

Corellan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

Iragarkiaren kodea: L1916184