254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala 1375. lurzatian.
Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik proposamena Corellako Udal Planean aldaketa puntuala egiteko, Julio Bienzobasek eta Raquel Delgadok sustatua, 2019ko azaroaren 7koa (4382 Erregistroko Sarrera zenbakiduna), antolamenduko determinazio xehatuen aldaketa egiteko, 1375. lurzatian.

“Kontuan hartuz

1.–Arkitektoaren eta idazkariaren txostenak, espedientean daudenak.

2.–Hirigintza eta Industria Batzordeak aurtengo azaroaren 21ean eginiko bilkuran emandako aldeko txostena.

Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Hasiera batez onestea aldaketa puntuala Corellako Udal Planean, Julio Bienzobasek eta Raquel Delgadok sustatua, 2019ko azaroaren 7an (4382 Erregistroko Sarrera zenbakiduna), antolamenduko determinazio xehatuen aldaketa egiteko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.”

Corellan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

Iragarkiaren kodea: L1916181