253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Alkatetzaren eskuordetzea

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz, argitara ematen da Untzueko Udaleko Alkatetzak 2019ko abenduaren 10ean emandako 60/2019 Ebazpenaren laburpena, zeinak jorratzen baitu espediente bat tramitatzeko eskumenak eskuordetzea, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:

“Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluen arabera aitortuta ditudan eskumenak aintzat hartuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Felipe Izpura Marco alkateordeari eskuordetzea espediente guztiak ebazteko eskumena, alkateak prozeduretan esku hartzetik abstenitu behar duenerako Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean ezarritako arrazoiak direla-eta.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoa betez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta haren berri Osoko Bilkurari ematea hurrengo bilkura arruntean, adierazirik aukeran errekurtso hauek jar ditzakeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.”

Untzuen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1915977