252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Joko aretoak eta apustu etxeak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza hau:

–Joko aretoak eta apustu etxeak arautzen dituen udal ordenantza.

Onespen agiria jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako udal ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1915630