252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala 2020ko ekitaldirako

Andosillako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehena.–2020an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea. Hona hemen:

Lurraren gaineko kontribuzioa

Hiri-lurra

%0,35

higiezinen katastroko balioaren gainean.

Landa-lurra

%0,35

higiezinen katastroko balioaren gainean.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga

%3,50

obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

%1,30

zergaren tarifen gainean, foru lege bidez onetsi baitziren.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

%16,50

lurren balio-gehikuntzaren gainean

Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

DIN-A4 fotokopiak

0,20 euro orri bakoitzeko

DIN-A3 fotokopiak

0,50 euro orri bakoitzeko

Fax bidalketa, nazio barnean

0,50 euro orri bakoitzeko

Fax bidalketa, nazioartekoa

1,00 euro orri bakoitzeko

Konpultsak / autentifikatzeak

1,00 euro zigilu bakoitzeko

Ziurtagiriak

2,00 euro

JEZeko alta eta bajen tramitazioa

3,00 euro

Lurzati zedula

3,00 euro

Katastroko orria

0,50 euro

Proiektuak CDan

10,00 euro

Hirigintzako txostena

169,00 euro

Tasak hilerriko zerbitzuak egiteko

Nitxoan ehorztea

100,00 euro

Kolunbarioan ehorztea

100,00 euro

Panteoian ehorztea

100,00 euro

Hilobian ehorztea

175,00 euro

Gorpuzkiak ateratzea

100,00 euro

Nitxoen kontzesioa

400,00 euro

Kolunbarioen kontzesioa

150,00 euro

Eremu publikoa okupatzeko tasak

Gau eta eguneko pasabidea

100,00 euro urtean

Pasabideko plaka ematea

20,00 euro

Eremu publikoa okupatzea

1,80 euro m²/astea

Okupazioak trafikoa moztera behartzen badu, + 50 euro astean

Kioskoak

130,00 euro urtean

Saltzeko makinak

120,00 euro urtean

Kutxazain automatikoak

120,00 euro urtean

Ostalaritzako terrazak

3,00 euro mahai bakoitzeko hilean

Mahai osagarriak

2,50 euro mahai bakoitzeko

Enpresa hornitzaileak

urteko fakturazio gordinaren %1,50

Asteko merkatu txikia eta barrakak

6,00 euro egunean (10 m² bitarteko saltokiak)

9,00 euro egunean (10 m²-tik gorako saltokiak)

Tasa, etxeko animaliak bildu eta zaintzeagatik

Bilketaren tasa

45,00 euro animalia bakoitzeko

Zainketaren tasa

4,00 euro animalia eta egun bakoitzeko

Irekitzeko lizentzien eta jarduerakoen tasak

Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.A, 4.B eta 4.C eranskinak

1.586,00 euro

Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.D eranskina

1.222,00 euro

4/2005 Foru Legeari lotu gabeko jarduerak

500,50 euro

Betearazpen aginduen, betearazpen subsidiarioen eta partikularrendako sorospenen tasak

Betearazpen aginduak

lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketetarako ordenantzan kasuan kasurako ezarrita daudenak

Betearazpen subsidiarioak

%120,00 exekuzio-kostu osoaren gainean

Udal langileen zerbitzu bereziak

31,75 euro ordua, langile bakoitzeko

Kanona, herri-lurrak okupatzeagatik

Landare bizia ureztalurrean

40,43 euro

(+ Nafarroako 2019ko KPIa) hektarea bakoitzeko

Lehorreko lurrak

8,20 euro

(+ Nafarroako 2019ko KPIa) hektarea bakoitzeko

Larreak (bazkalekuak)

18,05 euro

(+ Nafarroako 2019ko KPIa) hektarea bakoitzeko

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak

1. epigrafea

376,66 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak

–Antolamenduko plan partzialak edo bereziak

–Udal Plan Orokorreko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitatearen mugapenak, erabilera aldaketak

–Xehetasun-azterketak

–Lurzatiketak eta birzatiketak

2. epigrafea

Urbanizazio obrak gauzatzeko aurrekontuaren %1,5 + argitalpen gastuak

–Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak

3. epigrafea

Obra-lizentzia obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:

3.000 euro bitarte

54,60 euro

15.000 euro bitarte

91,00 euro

30.000 euro bitarte

169,00 euro

60.000 euro bitarte

227,50 euro

150.000 euro bitarte

286,00 euro

300.000 euro bitarte

390,00 euro

600.000 euro bitarte

572,00 euro

600.000 eurotik gora

715,00 euro

Tasa, obra lizentziari uko egiteagatik

169,00 euro

Tasa, txosten gehigarriagatik

357,50 euro

4. epigrafea

–Hirigintza-hitzarmenak

263,66 euro

5. epigrafea

–Lur banantzeak

169,00 euro lurzati bakoitzeko

6. epigrafea

Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik

Gauzatzeko behin betiko aurrekontua:

60.000 euro bitarte

169,00 euro

150.000 euro bitarte

234,00 euro

300.000 euro bitarte

299,00 euro

600.000 euro bitarte

364,00 euro

600.000 eurotik gora

455,00 euro

Bigarrena.–2020ko egutegi fiskala onestea honako ordainarazpen hauetarako:

–Pasabideak.

Ordainagiri helbideratuak: urtarrilaren 20a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: urtarril osoan.

Altak: Udalaren Diruzaintzan.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Ordainagiri helbideratuak: martxoaren 5a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: martxo osoan.

Altak: autolikidazioaren bidez.

–Lurraren gaineko kontribuzioa.

Lehen seihilekoa:

Ordainagiri helbideratuak: ekainaren 5a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: ekain osoan.

Bigarren seihilekoa:

Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 5a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: azaro osoan.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 20a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: abenduaren 20a arte.

Bajak jarduera eteteagatik: Udalaren Diruzaintzan.

–Laborantzako herri-lurren kanona.

Ordainagiri helbideratuak: abenduaren 21a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: abendu osoan.

–Kanona, herri-lurrak okupatzeagatik.

Ordainagiri helbideratuak: maiatzaren 5a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: maiatza osoan.

–Herri-makaldien kanona.

Ordainagiri helbideratuak: otsailaren 20a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: otsail osoan.

–Herri-larreen kanona.

Lehen seihilekoa. Ordainagiri helbideratuak: otsailaren 20a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: otsail osoan.

Bigarren seihilekoa. Ordainagiri helbideratuak: Abuztuaren 20a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: abuztu osoan.

–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

Udalaren Diruzaintzan, egiten diren unean.

Bakarkako likidazioak (gainerako zerga eta tasak)

Likidazioan berean adieraziko da noiz bukatzen den borondatezko ordainketa egiteko epea.

Helbideraturik ez dauden likidazioak: Udalaren Diruzaintzan edo herriko banku entitateetan, likidazioan adierazten den epea bukatu baino lehen.

Helbideraturik dauden likidazioak: hilabete bakoitzeko 5ean eta 20an, edo hurren-hurrengo egun baliodunean, kobratuko dira, eta mugaegun bakoitzean kobratuko dira borondatez ordaintzeko epea egun horretarako bukaturik duten likidazioak. Urtarrilean eta irailean hilaren 20an bakarrik kobratuko dira.

Hirugarrena.–Erabaki hau 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Andosillan, 2019ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1915323